kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Xabaltx / Xabaltx / Maiatz, 2009

Lautadetako haizea Igor Estankona / Argia, 2010-01-31

Sarako idazleen biltzarrera Maiatzekoek uzta beti interesgarria ekartzen dute. 2009ko apirilean Xabaltx zuraidarraren letraz osatutako liburua agertu zen aipatutako elkartearen eskutik. Poema liburu baten antzera irakurri dugu, tributu baten moduan ulertu, eta musika bera bezala gozatu. Daukan barne-erritmoagatik izango da agian. Nafarroa garaian bizi den kantariaren Xabaltx & H2O (1994, autoekoiztua), Zalantzak (1998, IZ), Gauerdi pasa eta (2001, Agorila), SMS galduak (2005, Gaztelupeko Hotsak) eta Cymeus (2009, Agorila) diskoetako letren hustuketa honetan murgiltzea abentura polita da, nahiz eta piezetako asko, normala denez, pobreak izan irakurtzeko eta egokiagoak kantatzeko. Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan, baina beste batzuk itzelak dira —Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa—. Are gehiago: itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait iltzatuta gogoa. Belar hoberena da adibide on bat: zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra.

Hitzetako asko maila poetiko altuegikoak ez direla jakin arren, barrunta daiteke abestia euren baitan, musika euren eitean. Neil Youngekin gertatzen den bezala —ez da, inondik ere, konparagarri—, letrak goratu egiten du kantua. Hori meritu handikoa da, musikaltasuna eta esanahia uztartu behar baitira.

Arestian aipatutako horregatik guztiagatik atsegin ditut, txarragoak edo hobeak, inoren letrekin ez dabiltzan kantariak. Cohen, Jim Morrison, Dylan, Víctor Jara, Silvio edo Moustaki dira batzuk —askorentzat poesia irakasle—, baina hurragokoak eta bikainak dira, baita, Juan Carlos Perez, Niko Etxart eta Anje Duhalde. Xabaltx azken hauen arrazakoa da, eta Lou Reeden senidea: idazle moduan ez hain poeta, poeta moduan ez hain idazle… musikari, finean.

Xabaltxek ekologiari, gizarte arazoei, alaitasunari eta amodioari kantatzen dienean, beti kantatzen die musikariaren askatasun-senarekin. Azken mohikanoaren antzera, arean bakartia du tonua, arean iluna, baina era berean kultua eta erreferentziaz betea da bere idazkera. Zabaltza baserriko semeak asko ikusi du bizitzan, eta liburu honetan ageri da garbi zelan fenixa behin eta berriro itzultzen den errautsetatik. Liburu sano gomendagarria da, zuzena delako. Lore ximelduen enpalagua larregizkoa denean irakurtzeko modukoa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak