« Deabru guztiak madarikatu ala… | Holakoak Chicagon, halakoak Iruñean »
Zureak egin du / Iñaki Friera / Susa, 2009
Tratu txarrak Javier Rojo / El Correo, 2010-01-23
Emakumeek jasaten dituzten tratu txarretan jarri du bere arreta Iñaki Frierak, Zureak egin du izenburuko nobela hau idazterakoan. Idazle honen izena ez da oso ezaguna euskal literaturan, baina ezin esan daiteke Friera eskarmentu gabeko idazlea denik, hainbat libururen egilea baita. Bere azken liburu honek, esan bezala, emakumeek jasaten dituzten tratu txarrei buruz ari da, baina idazlea ez da emakumearen irudian zentratu argumentua aurrera eramateko. Horren ordez, kazetari gizonezko baten ikuspuntua eskaini du. Agian, tratu txarrak jasan dituen emakume baten munduan sartzea zailegia gertatuko zitzaion idazleari, eta, barruko ikuspuntu hori eskaini beharrean, kanpoko behatzaile batena aukeratu du, idazlearen esperientzia pertsonaletik hurbilago dagoelako-edo. Istorioa lehenengo pertsonan kontatzen duen nobelako kazetari hori gai horren inguruan erreportaje bat egiten ari da egunkari baterako. Kontua ez da gehiegi zehazten, baina kazetari lanbidean hasi berria dela dirudi. Dena dela, kazetariaren kontakizun horren gain, gertakarietan parte hartzen duten beste pertsonaia batzuen deklarazioak ere agertzen dira, kontakizun hori osatuz. Erreportajea egiteari ekin dionean, esku ezezagun batek aztarna bereziak utziko dizkio kasu zehatz bati buruzko ikerketa aurrera eraman dezan, eta ikerketaren itua biktima ez baizik-eta erasotzailea izango da. Emaztea jotzen duen erasotzaile horren atzetik abiatuko da, eta, gizon boteretsua denez, hainbat arriskutan sartuko da protagonista. Kontakizuna, beraz, nobela beltzaren esparrutik hurbil dagoela esan daiteke. Ikertzaile pribatuaren ordez, kazetaria egotea, horixe da diferentzia genero beltzeko klasikoekin konparatuz gero.
Ni naizen irakurle honi, edonola ere, beti planteatzen zaio sinesgarritasunaren arazoa, nobela beltz baten argumentua ezaguna edo hurbila egiten zaion kokagune batean jartzen denean. Izan ere, kasu honetan gertakariak Bilbo izan daitekeen hiri batean kokatzen dira, eta kazetariak —errekurtso handirik gabeko kazetaria zirudienak— izugarrizko abilezia edo zortea izango du erasotzailea aurkitzeko eta bere nortasuna agerian jartzeko… hori bai, kazetariak norbaitek manipulatzen duela sentitzen duen bitartean, irakurleak pentsatuko du idazlea hor nonbait dabilela deus ex machinarena egiten.
Nobela interesgarria iruditu zait, baina, kanpoko ikuspuntu horregatik, gaiaren azalean geratu dela esan daiteke.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro