« Ez dugu generorik, ez dugu aberririk | Ironiaren eskutik »
Eskarmentuaren paperak / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2009
Idazlearen beste aldean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-01-15
Badira literaturan bertan ere aske eta suelto samar dabiltzan testuak, literarioak izanik, dauden edo egon daitezkeen generoetan sailkatu ezin direnak, gainezka egiten dutelako guztietan eta isurtzen direlako erreka-urak bezala. Anjel Lertxundik liburu honetan aurkezten dizkigun eskarmentuaren paperak bere lanaren osagarri dira. Idazlearen ofizioaz ezer gutxi dakienak ezin irudika lezake idazte hutsak zenbat ekintza dakartzan berarekin. Irakurketa dago, batzuetan modu konpultsiboan; besteetan, zerbait ikasteko, edo jakinekoá denaren gainean jakinekoak diren beste kon. tu batzuk eransteko; gero oharrak daude, azpimarratzen diren lerroak. Azkenik, gogoeta dago, aukeran hartutako testuari buruz. Gogoeta hori edo gogoeta multzoa idazleari lotuta badago ere eta haren izenaren arabera ibil badaitezke munduan zehar. Badira, eta izan dira, gogoeta soilak idazten dituztenak eta mundu konplexu eta konplikatua adierazten saiatzen diren idazleak; Cioran esaterako.
Idazle bakoitzak, idazten hasten den unetik, baditu bere zaletasunak eta bere fobiak ere. Gerta daiteke fobiak nabariagoak izatea zaletasunak baino; alderantziz gerta daitekeen bezala. Anjel Lertxundiren liburua gehiago da zaletasunen kontaera, fobiena eta gorrotoena baino. Fobiei buruzko liburuek ez dute izen onik, baina ezin esan beharrezkoak ez direnik; idazle baten argazkia egiteko edo haren irudia osatzekotan. Liburua gogoetaz josita dago, literaturari buruzko gogoetaz, irakurketaren unea gaindituz, gure aldira etortzen direnak. Literaturaren beraren esparrua gainez gain ibili ondoren, beste alorrak erakusten dizkigute.
“Egunen batean oinazeak bakean utziko gaituen esperantza, horra utopiaren definizio bat”, esaterako.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi