« Urperatze handia | Lauza berriak bide zaharretan »
Elurra sutan / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2009
Haluzinatuen mundua Javier Rojo / El Correo, 2010-01-02
Juan Kruz Igerabide ez da normalean helduentzako nobelen idazketan aritzen. Gazte literaturaren arloan egindako lanengatik ezaguna da, edota helduentzako saiakera eta olerkigintzan egindakoengatik. Helduen nobelak idazten, ordea, gutxitan ikusi dugu, eta azken arlo honetan berandu xamar hasia da. Izan ere, Elurra sutan izeneko hau bere bigarren nobela baino ez da.
Liburuan irakurri ahal dena kontuan hartuta testu hori nolabait definitu beharko balitz, nobela arraroa dela esango nuke. Argumentua nahikoa bitxia da, eta hor kontatzen direnak bertatik bertara ezagutu ez dituenak istorio guztiz sinestezina dela esango luke. Argumentua hiru pertsonaia nagusiren inguruan aritzen da: Kandido, euskal abertzale porrokatua; Sara, haren arreba; eta Ananda, Indiatik etorritako yoghi baten semea. Gertakariak jazotzen direneko garaia gehiegi zehazten ez bada ere, 70eko hamarkadaren inguruan koka daitezkeela dirudi, Francoren azken urteetan eta trantsizio garaiko lehenengoetan. Pertsonaiak giro berezi batean mugitzen dira, beraien bizitzetan abertzaletasuna, yoga, ekialdeko jarrera mistikoak, ipuin miresgarrietatik aterata diruditen haluzinazioak, mendizaletasuna, batzen baitira nahasketa bitxi batean. Euskal Herria bezain leku kontraesankorra gutxitan aurki daiteke eta pertsonaiak halako kontraesanen adibidetzat har ditzakegu. Kandido, ezker abertzalearen aldekoa da, ETAk egindako sarraskiak batzuetan ez ditu ulertzen baina hala ere “beretarrak” direnez onartu egiten ditu istripuak izango balira bezala. Anandak euskal mistika harrigarri batean sinesten duelarik, mundua euskal enda garbi batez bete nahi du. Sararekin maiteminduta dago, eta Sara haren asmoetara makurtzen ez dela ikustean tratu txarren biktima bihurtzen du, hori bai, amodio guztiarekin eta jarrera bakezalearekin. Hauen inguruan beste pertsonaia batzuk agertzen dira, euskal fauna berezi hori osatzeko. Azken hauek abertzaleak direla esanda, nazien gustukoak izan litezkeen erokeriak edo ziztrinkeriak mistika esoterikoarekin mozorrotzen dituzte.
Argumentua egiazkotzat hartzea zaila egin zait, eta nire ustez gauza horien aurrean jarrera ironikoa baizik ezin da eduki, istorio honetan tenplarioen edota kataroen ondorengoren bat bakarrik falta baita. Edonola ere Igerabidek oso idazle trebea dela erakusten du liburu honetan, kontamolde eta narratzaile mota desberdinen erabileran ikus daitekeen bezala.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi