« Itzulerak eta antzekoak | Bizikidetza edo »
Mentura dugun artean / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2001
Literaturaren kalesa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-04-06
Liburua, esan dezadan ezer baino lehen, astiro irakurtzeko da. Garai batean belaontziak eta kalesak —hiru mastako belaontziak eta lau zaldirekiko kalesak— hartzen ziren garaian, astetako eta hilabetetako bidaiak egiten ziren moduan egin behar da Anjel Lertxundiren liburuak eskaintzen duen bidea, amaierara presarik gabe iristeko, bidaiak eskaintzen duenaz gozatuz, aurrera joan ahala tristatuz, atzean utzi denagatik batez ere.
Eta egia esan, garai bateko bidaiek adina —nire baieztapenak ez du esan nahi gaur egungo bidaiek ezer eskaintzen ez dutenik— eskaintzen du liburuak, literaturaren ikuspegitik ez ezik, baita etikarenetik ere; azken finean, bere zeregina zaintzen duen idazleak arazo etikoak sorrarazten ditu bere nobela eta poemetan, bere ipuin eta hitzaldietan, irakurleek, bakoitzak bere bakardadean, arazo etikoei erantzuna eman diezaien, ahal duten neurrian. Saiakerak, Anjel Lertxundik saiatu duen saiakerak, gehiago du aitorpenetik, literaturak hurbiletik —hurbileko talaiatik, idazleari izugarri gustatzen zaion hitza erabiliz— sortzen dizkion galderei erantzuteko premiaren ondorio, gaztelu urruneko almenetatik —ez dakit gogoko ote duen hitz hori— literatura fikzioa balitz bezala hartzeko jokoa baino.
Beraz, Anjel Lertxundiren inplikazioa liburuan zuzena da, kezkatzen eta larritzen duten arazoei buruz idazten du, lehenago arazo horiei buruz gogoeta egin ondoren; baina jakina, fikzioa —horixe da literatura— duela abiapuntu. Letren errepublikari eskaintzen dion testua, esaterako, sujerikorra da oso; Oteizari eskainitakoa, eztabaidagarria; Mikel Lasari buruzkoa samurra; tradizioaren eta modernidadearen arteko lehiarena, funtsezkoa, ezer funtsekorik bada gure munduan… Hitz gutxitan, idazleak gizartean duen zereginari buruz ari da Anjel Lertxundi; hobe esan, idazleak eta idazlearen lanek —kulturak alegia— gizartean duten zereginari buruz. Obra, azkenik, literaturaren esparrutik haratago baitoa, zorionerako edo zoritxarrerako.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui