« Azken egunak Gandiagarekin | Heldutasunezko poesia »
Elurra sutan / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2009
Ihesbide kolektiboa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-12-11
Eleberri bat egoera moral baten ondorio da. Eleberri bat aipatutakoaz gainera, beste baldintza askoren emaitza ere badela. Azken finean, literaturaren mundukoa denez, literaturari dagokiona eman behar zaio. Paradoxak paradoxa, literaturak literaturaren legeari men egin behar dio eta, legeak zabaltzen dituen baliabideetara errenditu, garaile atera nahi badu. Eleberria moralitate zehatz baten erakusle dira, garai konkretu batena. Egia ere bada, literatura eta eleberria bera, oro har, ezkutatu egiten direla testuan eta ez dutela burua erakusten. Baina ezkutaketan aritzea, jolasa denean ere, ekintza morala da.
Igerabideren literatura ulertzeko ezinbestekoa zaigu hori ulertzea. Eleberrigintzara joz, aurrekoan, alegia Hauts bihurtu zineten hartan, pertsonaiaren ibilbidea kontatzen zaigu, bizitzara sartu denetik bizitzaz gozatzen hasten denera arte, alegia bere buruaren jabe egiten den arte..Heldutasuna, izan ere, burujabetza baino ez da; eta gaztetasuna, nor bere buruaren aurka aritzeko saioa. Eleberri hark bazituen, esperientziaren fruitu izanagatik, kolektiboak izan zitezkeen ezaugarriak: trantsizio-garaian kokatu zituen pertsonaiak eta haien artean elkarrizketa ekarri zuen gogora. Pertsonaiak ez ziren berez ez on ez gaizto, ez zegoen manikeismorik narratzailearen begietan, baina bai ikuspuntu bat, argi adierazia.
Elurra sutan eleberriak, neurri batez, orduko iturri hartako urak ekartzen ditu berriro. Seguru asko, eleberri hartan aipatu gabe geratu ziren zenbait elkarrizketa dakartza orain Igerabidek, ETAri eta borroka armatuari buruzkoak, hain zuzen, errealitate konplexua bere osotasunean adierazi nahian. Baina eleberriaren ardatza ez da orduko (trantsizioaz ari gara) egoera politikoaren islak distiratzen ipintzea, baizik eta ihesbide kolektibo baten kronika egitea. Argiaren bila dabiltzan pertsonaiak dira, oso samurrak eta ulergarriak, beren neurrian.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi