« Euzkadiren oihartzuna eta nostalgia | Hiru zoro eta erdi »
Huntza hezur berritan / Juan Ramon Makuso / Erein, 2009
Hormetatik gora Igor Estankona / Argia, 2009-11-29
Felipe Juaristik, liburuko hitzaurrean, Makuso “pentsalari poeta” dela dio. Ez da definizio txarra poesiari buruzko gogoeta eta gogoeten poesia egiten duenarentzat. Makusok badaki poesia ez dela agortu, eta oraindik balio duela barruak askatzeko. Bestalde, badaki lirika ez dela gizakiari lagun egiten dion adornu hutsa, ezta beroaldi bat edo olgeta bat ere. Heideggerren eskolakoa da Makuso, eta serio hartzen du lanbidea. Zentzu horretan, poesia eta filosofiaren uztarketa sentimental baten bila dabil.
Poesiaren eta filosofiaren mugetako diskurtso eta tonuarekin, beraz, pentsalariaren sakontasuna espresio-bide poetikoetara makurtzen ahalegindu da. Mundua eta giza natura poetizatzea, hori da bere antsia metafisikoa. Poesiak erreala ez dena deskribatzen duela uste dutenentzat irakurgai harrigarria gerta daiteke hau, eta filosofia serioa dela uste dutenentzat samurtasun lezio bat izan daiteke. Makusok bere beldur eta dudak agertzen ditu liburu honetan, eta baita etsipenaren gainditzeari buruzko gogoetak ere. Huntza hezur berritan unibertso pertsonal baten agerpena da, giza unibertsoaren azalpen modura. Poema osoenak eta ederrenak, ordea, ez dira etsipenezkoak, ezpada baikortasuna darienak. Bietatik dauka liburuak, bietatik edaten du Makusok, baina era positiboan hitz egiten digunean jotzen du goia.
Halabeharrez, ausartak galtzen diren eremuetan galtzen da idazlea: esan ezin dena esateko ahaleginean. Errenteriarraren hirugarren poema liburu hau pausatuagoa eta monotonoagoa da aurreko biak baino, baina pausu bat harago dagoela iruditu zaigu. Bizitzeak hil egiten du (Beta, 2004) eta Hiri gorazarre (Elea, 2006) bilaketa izan baziren, kausitu du idazleak bere hiria, huntzak jana. Hiri hori pentsamenduz egina dago, eta baita ametsez ere. Horregatik, pentsamendu sistematikotik poesiarako hainbat ate dauzka, irakurleak zeharkatu beharrekoak.
Poemak arintasunez idatziak eta pisu gabekoak maite ditugunontzat Huntza hezur berritan lan zurruna da. Poesiaren bidez pentsamendura iristea da idazlearen obsesioa, eta jakin arren helburua zaila dela, hizkuntzaren mugetan galtzeko arriskua bere egiten du. Pultsu poetikoa falta zaie poema batzuei —nahiz eta ikaragarriro lirikoak izan—. Astuntasun honen iturburua erritmoan dago, atentzioa eta gozotasuna estali egiten baititu kontzeptuaren loditasunak. Baina esan dugu lehenago ere: poesiari buruzko gogoeta da, eta gogoeten poesia.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro