kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Ahaztuen mendekua / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2009

Poliziatan jolasten Javier Rojo / El Correo, 2009-11-14

Alberto Ladron Aranak nobela beltzaren bideetatik jotzea erabaki du Ahaztuen mendekua izenburuko liburu honetan. Misteriozko istorioak gustuko dituela erakutsi du orain arte egindako lanetan, eta liburu hau gustu horren zordun dela esan behar. Argumentuaren abiapuntua hauxe da: Oskar eta Ana, bere emaztea, mendira doaz Irati aldera; bertan daudenean eztabaidaka hasten dira, Oskarrek Xabier deitzen den gizonezko batekin erlazio homosexuala duela jakin duelako Anaka; eztabaida horren ondoren, Ana mendian desagertzen da. Momentu horretatik Oskar Xabierren laguntzarekin hasiko da bere emaztearen desagertzea argitzen, hain zuzen, poliziaren ikuspuntutik begiratuta, bera delarik susmagarri nagusia. Desagertzea hilketa bihurtzen da emakumearen gorpua agertzen denean, eta, orduan, Oskarrek eta Xabierrek beren ahaleginak bideratzen dituzte hiltzailea nor den argitzera. Narrazioan hainbat ildo nahasten dira, emakumearen hilketaren istorioarekin batera: Nafarroan Gerra Zibilaren garaian gertatutako sarraski batzuen istorioa, eraikuntza alorreko ustelkeria kontu bat, eta nobela beltzean gaurkotasunezko gaiak. Gorabehera batzuen ondoren, Oskarrek eta Xabierrek ikertzaile pribatu afizionatuen papera ondo bete dutela ikusiko dugu, polizia heldu den ondorio berberetara helduko baitira haiek ere.

Nobela beltz klasikoetan bezala, hemen ere boterearen eta aberastasunaren atzean ezkutatzen den ustelkeria erakusten zaigu; sinesgarritasunaren aldetik, ordea, uste dut arazo bat baino gehiago planteatzen zaigula hemen. Adibidez, ikertzaile afizionatuek egia jakiteko erakutsi ohi duten trebetasuna harrigarria da, izan ere, poliziak dituen baliabideak erabili gabe, gertatutakoa argitzera hel baitaitezke. Harrigarria da, baita ere, eguneroko bizitzaren kontuez arduratu behar ez izatea, batez ere Xabierren kasuan (Oskar idazlea omen da, beraz ez dago lan-ordutegi zehatz bati lotua). Beste alde batetik, ustelkeria azaltzerakoan euskal literaturak burgesiarekin erlazionatutako kontuak azaltzeko dituen ahuleziak nabarmentzen zaizkigu.

Edonola ere, argumentuaren aldetik hari batzuk solte gelditu direla ematen du, eta idazlea azken kapituluan argumentu osoa ikuspuntu berri baten argitik azaltzen saiatzen denean, nago gehiago nahastu baino ez duela egin. Azken finean, irakurri bezain laster ahazten den denbora-pasako liburu horietako bat baino ez da hau.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak