« Poliziatan jolasten | Inoren klixetik eta kortxetetik aske! »
Ihes ederra / Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia / Alberdania, 2009
Iheserako zirrikituak Mikel Ayerbe / Berria, 2009-11-15
Liburuak aurrean izan gabe liburuez idaztea, irakurtzea edota hitz egitea beti zaila izanik ere, Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra irudi eleberriaren kasuan are zailagoa da. Batetik, gurean ohikoa ez den (azpi)genero batean kokaturiko obra eskaintzen dutelako: deitu irudi eleberri, komiki liburu, album nobelatu edo dena delako. Bestetik, irudiak eta hitzek bat egiten duten eremu narratibo horretan elementu gehiago ere batzen direlako: argazkiak, poemak, lan piktoriko esanguratsuen errepresentazioak, sukalde errezetak, iritzi zutabeak… Gainera, irakurleari liburuan agertzen denarekiko pista gisa, hainbat informazio lotura biltzen dira orrialde jakinen ertzetan liburu erreferentziak, Interneteko estekak eta bestelakoak eskainiz. Izan ere, Ihes ederra-ren ezaugarri nabarmenena forma aldetik aurkezten duen berritasuna da.
Baina forma soilik, muinik gabe, ezer gutxi delako jakitun, liburuko argumentua eta girotze lana ere erabat azpimarragarriak dira. Batetik, lehen planoan bikote heterosexual monogamo baten egunerokotasunaren argazki ezin errealago bat sortzen dutelako egileek: Joanes Apaolaza argazkilari protagonista eta Olga Perls irakaslearen bikote harremaneko gorabeherak bilduta. Bestetik, argazki erreal hori ukronia batean txertatu dutelako, hau da, existitzen ez den baina existi zitekeen ingurune jakin batean: zehazki, Hego Euskal Herria Espainiaren baitan egon beharrean, 1815az geroztik Frantziaren barruan legoke Euskal Errepublika Aske gisa. Datu historiko bat aldatu eta “zer gertatuko litzateke baldin eta…?” galderaren hariari tira eginez, Argien Gerra delakoak bestelako amaiera bat izan du irudi nobelan, eta hortik aurrera, gizarte oso bat eraldatu eta birsortzen dute Etxartek eta Urrutiak, bestelako errealitate geopolitiko bat eraikita.
Horrela, beraz, aipaturiko ezaugarri guztiak aintzat hartuz Ihes ederra lan intelektual sakon bezain zaila dela esango nuke. Batetik, irakurketa maila bakar bat arbuiatu eta plano anitzen aldeko apustua egiten delako; berrirakurketa bakoitzean elementu berriek aberastuko dute bakoitzaren irakurketa. Bestetik, irakurlearen aldetik ere ahalegin aktibo bat eskatzen duelako, betiere irakurlearen esku utziz obran murgiltzeko aukera —estekak aztertzea norberaren erabakia da—. Bestalde, egileek sortu nahi duten hori koherentzia osoz egiten dute, eta horren erakusle da Iban Zalduak ingelesez idatziriko zientzia fikziozko hitzaurrea.
Esandakoaz beste lekukotza bat ematearren, Joanes Apaolaza liburuko protagonista ekarri behar hizpidera. Ihes ederra liburu kaleratu berria baino lehen ere, han-hemenka agertuz joan delako haren sinadura, zenbait egunkaritako gutun eta Interneteko bere blogean kasu —ni bezalako ergelak amorrazioz despistatzeraino—. Baina, hain zuzen, material horrek guztiak ere sortze helburu bat izan du, eta azkenean Joanes Apaolaza benetako ukronia baten bizitzera iritsi dela esan dezakegu, nobela grafiko bateko pertsonaia izan arren, ezagutzen dugun errealitate honetan ere parte hartu duen heinean.
Inolaz ere, Ihes ederra-z azkenaldian gurean argitaratu den literatur lan ausartena dela esatea motz gelditzea da. Norberaren gustuei men egin nahiz ez, plano bat edo beste gehiago gustatu arren —nire kasuan, bikote harremanarenak gehiago erakarri nau errekreazio politikoak edo mitinaren atalak baino—, edo akzio gutxiegi eta zapping gehiegi dagoela pentsatzen duenik izango den arren, lan neketsuen irakurketek ematen duten plazer apurra inoiz ezingo da beste ezerekin alderatu. Eta, momentuz, nekez datorkit burura Ihes ederra liburuarekin aldera daitekeen beste literatur lanik ere (eta ez naiz soilik gure literatur eremuko lanez ari).
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi