« Naufrago absurdoak | Sarrionandiari gorazarre »
Oscar eta Sebastian / Aitor Arana / Kutxa Fundazioa, 2009
Arana eta Wilde Gema Lasarte / Argia, 2009-11-08
Makurtuxe den urte honetako Irun Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso du iradokigai dugun eleberri honek. Deusetan hasi baino lehenago, esan beharko genuke eskertzeko moduko edizioa duela lan honek, luze-zabal irakurterraza bilakatzen duen sepia kolorea eta hitz eta hutsuneen arteko oreka lagun.
Diseinua ez ezik, Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak, hizkuntzaren erabilpenean duen gaitasuna aipamenik gabe nekez utzi daiteke, are gutxiago, Oscar Wilde idazle handiaren bizitzaz duen ezagutza. Wilde jaio zenetik hil arteko zirrikituak ondo ezagutzen ditu Aranak: ezkontza, maitasunak, kartzela, heriotza, nortasuna… Eta ez hori bakarrik! Haren lanaren nondik norakoak aski ederki astintzen ditu, astintzen baditu ere: egindako ibilbide artistikoa, izan zituen maisu, lagun eta arerioak, literatur irizpideak.
Aranak itzuliak ditu dagoeneko Wilderen hainbat liburu, horien artean, De Profundis Txalapartak duela bi urte argitaratua. Liburu hau inflexio gunea bilakatzen da Oscar eta Sebastian liburuan, izan ere, De Profundisen Wildek kartzelatik, Lord Alfred Douglas, maitaleari idatzitako gutun garratza azaltzen baita. Eta min edo samin honetan errausten da nobelaren muina, Oscar izatetik Sebastian izatera pasatzeko mugarria hortxe legoke eta. Homofobiak kartzelaratu zuen idazle handiaren ataka.
Eskuartean duguna, zalantza izpirik gabe, Wilderen biografia dugu, baina ikuspuntuaren erabilerak narratzaile baten egokiera fortunatzen du. Narratzaile hau, Robert Ross, Oscar Wilderen lagun eta maitale ohia dugu. Berak sartuko gaitu Wilderen bizitza ardatz duen eleberri honetan.
Robert Rossek sarreran kontatzen digu, Oscar Wilde hil zenetik urteak pasatu direla eta beronen lehen biografiak argitaratzen ari direla, biografia asko; ordea, haren bizitza sexualaz bizpahiru lerro besterik ez dutela eskaintzen. Eta eleberri honetan kontalari gisa diharduen Rossek azpimarratzen digu Wilderen bizitzan sexualitateak, maitasunak eta horien defentsak, gutxienez denboraren erdia hartzen zutela.
Eleberrian zehar Wilde Oxforden ikasten ikusiko dugu, artearen jainkotzea aldarrikatzen, estetizismo izenez ezagututako mugimendura hurbiltzen. Oscar idazle ospetsu bezala ere ikusiko dugu. Baina, batez ere, literatur izarra izatetik kartzelaratzen duen garaiari buruz ariko zaigu nobela. Panterak ezagutuko ditugu, gizonentzat ziharduten gizonezko prostituta profesionalak, eta batez ere, Alfred Douglas, Oscarren bizitza hondamendira eraman zuena. Wilde dugu, beraz, eleberri honetako Jainko gurutzefikatua, Douglas Judas, beti ere, Aranak bere nobelarako aukeratu duen Robert Ross narratzailearen esanetan.
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza