kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga / Elkar, 2009

Zer da konplikatua? Iban Balerdi / Gara, 2009-10-30

Lau urteren buruan jada gure artean dugu Unai Elorriagaren lan berria. Garai eta toki zehatz batean kokatu gabe, diktadurek uzten dituzten arrastoez dihardu idazle algortarrak bere laugarren nobela honetan. Ez da ordea, narrazio konbentzionala.

Egitura aldetik, liburua lau zatitan dago banatuta, eta horietako hirutan istorioa teilatu baten gainean kokatzen da. Lehen bertan egiten ziren herritarren batzarrak, eta orain ere, toki berean elkartzen dira Phineas, Musone, Bleuler eta Datos lagunak, hor goitik tren geltokia eta errepidea hobeki ikusten dira-eta. Era horretan, aspaldi desagertu zen baina itzuli behar omen den Phineasen arreba Soraren zain daude. Honez gain, bestelako nahi eta grinak ere badituzte, diktadurak eragindako krudelkeria eta desagerpenak argitzea, besteak beste. Lau medikuk idatzitako txostenen grabaketak lortu beharko dituzte horretarako.

Liburuaren lau zatietatik bigarrenak, aldiz, toki konkretu batera garamatza (Londres eta inguruak), hilketa baten ikerketa-jolasaren atzetik. Gainontzeko hiru zatien kontrapuntua dugu hau, Londres bera hiriburu zabal eta anitza den heinean, aurreko giro itogarritik ihes egiteko aukera eskaintzen baitigu. Aldaketa hau nahasgarria suertatu daiteke irakurlearentzat, baina aurrera eginez gero, apurka-apurka loturak agertu eta guztia nola iruten den ikusiko du. Apika modu perfektuegian.

“Baina nor da Mitrofan? Zer da Mitrofan? Zertarako hitz egin behar da hainbeste Mitrofani buruz? Mitrofan esplikatzea oso erraza da. Videla bezala, Mengele bezala, Pol Pot bezala, errege familiak bezala, Ceaucescu bezala… Beti da gauza bera…”

Diktadoreak eta berauen jokaerak unibertsalak dira, baita sortzen dituzten beldur, isiltasun edota zalantzak ere. Hau guztia oso ondo girotuta dagoela uste dut. Esaldi motzek, erdizka egin edo egin gabeko galderek, kolorerik gabeko hitzek (administrazioa, erakundea, agenteak, teknikak)… tentsioa eta beldurra gailentzen diren ingurua erakusten digute. Mundu guztiak dakiena, herriko batzuek gogoratzen dutena, kalean entzuten dena. Ziurtasun ezak eta gertatutakoei buruz gehiago jakiteko gogoak bultzatzen ditu protagonistak teilatuetan mugitzera (goitik ez dira gauzak berdin ikusten), etengabe presente dauden istorio pertsonalekin batera.

Hizkera erraza darabil idazleak, nahiz eta nobela bera erraza ez izan. Oharkabean orrialdeak atzean uzten zoazen moduan, aurrera azkarregi egin duzulako sentsazioa nabaritu, eta konturatzen zara agian liburuak beste irakurketa bat ere merezi duela. Muturretik muturrera dabilela esango nuke, sinplea eta konplikatua, zintzoa eta gaiztoa, argia eta iluna… absurdo bihurtzeraino (“Credo quia absurdum. Absurdoa delako sinesten dut”). Izan ere, gauzak ez dira erabat alde batekoak edo bestekoak, ez dira guztiz beltzak edo zuriak; eta honek, zenbaitetan ekintzak ulertezin bilaka ditzake.

Bizitza ematera joan da azken eleberri honekin Unai Elorriaga, zuzen eta tinko. Hala irakurri diogu elkarrizketaren batean. Oso estilo markatua zuela, eta liburua berea zela arinegi igartzen omen zuten kritikariek. Bada, oraingo honetan neu behintzat harritu nauela aitortu behar dut. Aldatzeak beti dakar arriskua, baina aldaketarik ezean ez dago eboluziorik.. Eta ez du biderik samurrena aukeratu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak