« Poetaren ofizioa | Parodia mingotsa »
Euzkadi merezi zuten / Koldo Izagirre / Susa, 2009
Ilusioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-10-30
Hogeita bost urte argitaratu zutela Koldo Izagirreren eleberri hau. Ez dago gaizki, irakurtzeko moduan egonez gero, edo entzuteko moduan. Entzutearena galtzen ari den zentzumena da. Inork ez dio inori entzuten, edo ez entzun egiten du, berdina dena, azken finean. Irakurtzeko zaletasuna ere aldatuz doa, maldan behera agudo, Arestiren bihotza bezala. Non ote dira les neiges d’antan? Non orduko irakurle sasoidun eta gogotsu haiek? Dena ote doa gainbehera? Ezin jakin.
Ariketa moduan proposatuko nuke Izagirreren liburu hau gaurko zentzumenez irakurtzea, ordukoekin ezin-eta. Aitortu beharra dago asko ikasi dugula gramatikagintza eta hiztegigintza arloetan, asko ikasi dugula konposizio eta literaturgintza arloetan ere. Beraz, orduko testu gaurko hau orduan baino errazago irakurtzen da gaurkoan. Zailtasun teknikoak teknika berriak leuntzen eta lautzen ditu; teknikoak ez diren zailtasunak nekez dira errazten, akatsen tankera hartua baitute, eta akats bat zuzentzeko beste akatsen bat behar da, handiagoa, edo berriro idatzitako testua ekarri behar, disimuluan bezala. Halakorik ez dago eleberri honetan, alegia akats tekniko gutxi dago. Airea, beharbada, egiten da nabarmenena, orduko aire fresko, alai eta jostalaria, gaur egun Izagirrek berak ere ez dakit galdutzat jo ote duen, ala baztertutzat soilik. Bazterreko kontuak ez dira ordea hemengoak. Euskal literaturak ibilbide sarizko eta saritsua egin du azken urteotan, baina nago, freskurarekin batera, galdu dituela orduko literaturaren ezaugarririk behienenak: ilusioa eta idazteko lilura. Ilusioa genuen, ez dago zertan lotsa, eta orain jakin-mina besterik ez zaigu geratzen. Ilusioak, ordea, ez du literatura ona ziurtatzen beti, baina bizitzen laguntzen du.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui