kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Musu truk / Galo Martinez de la Pera / Alberdania, 2009

Balizko negoziazioa Javier Rojo / El Correo, 2009-09-12

Galo Martínez de la Perak saiakera liburu baten simulakroa burutu du Musu truk izenburuko idazlan honetan. Azpitituluak argitzen du zein den gaia: “Balizko negoziazioa ETAren eta euskaldunon artean”. Beraz liburu honetan euskal gatazka gainditzeko egin beharko litzatekeen negoziazioaz aritzen da baina ezker abertzaleen artean ohikoa den planteamenduan ez bezala, negoziazio hau ez da ETAren eta, beraiek esaten dutenez, Estatu Espainiarraren artean gauzatu behar, ETAren eta euskaldunen artean baizik. Balizko negoziazio horretan euskaldunek ETAri honek ezetz ezin esan liezaiokeen proposamen bat egingo omen liokete: erlijioaren mailara igotako euskalduntasun sakratua. Hitzarmena euskalduntasunaren jaiarekin zigilatuko litzateke. Testu gehiena elkarrizketa moduan aurkeztuta dago (kontuan hartu behar da idazleak filosofia ikasketak egin dituela eta Platon gustuko duela), eta parabolaz beteriko tonu profetikoa erabiltzen da idazkeran. Liburuaren irakurketa serioa eginez gero, planteamenduak ingenuo xamarra dirudi hasiera batean, idazlearen ustez ETAk oztoporik gabe onartuko bailuke halako proposamena. Baina ingenuitate hau itxurazkoa baino ez da, balizko negoziazio horretan isiltzen dena guztiz funtsezkoa baita. Euskaldunez hitz egiten da, baina hauei buruz oso definizio errestriktiboa emanez, zeren, praktikan, euskalduna Euskal Herria deitzen den komunitate kulturalarekin bere burua identifikatzen duen euskal hiztun abertzalea baita. Idazleak ekuaziotik beste osagai guztiak baztertu dituenez gero, euskal gizartearen zati txiki bat baino ez da kontuan hartzen hemengo azalpenean.

Tira, liburua beste era batera ere irakur liteke, azpititulu horretan agertzen den “balizko” hori liburuan agertzen diren osagai guztiei zabalduta. Orduan zientzia fikziozko liburu bat irakurriko genuke, elkarrizketa platonikoaren itxurapean gauzatutako narrazio espekulatibo eta fantasiosoa. Idazlanak argumentazio luze eta batzuetan nahikoa nahasia du, baina azken finean gure artean hain arrakastatsua izaten den jarrera apokaliptiko, antimoderno eta biktimista ikus dezakegu orrialde guztietara hedatzen.

Liburua irakurtzean idazleari ahaztu zaion xehetasun txiki bat ibili zait bueltaka buruan: mendebalde aberatseko txoko aberatsean bizi delako idatzi ahal izan du halako liburua, bera ere neoliberalismoaren (liburuan deabruarekin parekatzen denaren) ondorioa baita.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak