kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Berandu baino lehen / Joseba Azkarraga / Alberdania, 2009

Iraganeko jardun mataza askatu, gure biziera laxatzeko Mikel Asurmendi / Irunero, 2009-09

Berandu baino lehen izenburuari tonu apokaliptikoa antzeman badiozu, ez uzkurtu, ez atzera egin. Liburuak ez dizu etsipenik helaraziko horregatik. Apokalipsiz harago eta honago, mundua ez dagoela erabat kontrolatua, baina ez dagoela ere hondamendiaren amildegian entzun dezakezu liburuaren tonuan edo oihartzunean. Irakurlearen norberaren adimenak badu ere bere munta, noski. Izan ere, Joseba Azkarraga Etxagibel saio-idazleak apokalipsi giroak ekarri duen jendarte apatikoa inarrosi nahi du, pertsonak eta norbanakoak.

Liburu errealista da. Eta errealista da, egilea munduko errealitatearen baitara jaitsi baita, munduko errealitateak eskaintzen dizkion gaiek kezkatzen baitute Azkarraga Etxagibel irakaslea. Errealismo kezkatia da bere jarrera eta halatsu ere liburuaren tonua. Liburuaren funtsetako bat, gai guztiak hari batek harilkatuak izatea da: krisiak. Krisi soziopolitiko-ekonomikoa, klimatologikoa, energetikoa… Abiapuntua alabaina, krisi egoera, egoera ezkorra bada —ez etsi ordea, egileak ez du etsi ere— errealismora iristeko bagage baikorrez hornitu baitu bere bidaia.

Erretratuak XXI. mendeari ere izena du saioak. Hots, errealitatea erretratuen bidez helarazten saiatu da egilea, baita lortu ere. Erran nahi baita, errealitatearen konplexua hitz lauak harilkatzen lortu dituela. Munduko gaiak, krisian dauden gaiak, adierazteko darabiltzagun hitzak soildu ditu. Hitzek historian pilatu duten adiera mordoiloa laxatu ezean, pentsalarien eta jendartearen arteko ez dago ulerkuntzarik. Saio honek mordoilo hori murriztu du proportzio handian.

Diziplina bakoitzeko hainbat erretratu marraztu digu egileak. XX. mendera arte, paisaiaren historia osatu izan digute soziologoek. XXI. mendean berriz, soziologia ez da nahikoa norbanakoen arazoak deskribatzeko. Psikoanalisia diziplina aztertzea funtsekoa da gaurgero, norbanakoaren biografia ezagutzeko norbanakoaren bidaia ezagutu beharra dago. Bi diziplinak uztartu ezean, zaila da gizabanako postmodernoak arloz arlo bizi dituen krisiak deskribatzea eta soiltzea.

Azkarraga Etxagibelek bi diziplinak uztartu eta honelako irakaspenak eskaini dizkigu: gizarte kapitalista liberal honek eskaintzen digun eredua, erakargarria bezain akigarria eta suntsitzailea da. Eta kontsumismoa du motore eta eragilea. Etengabeko berrikuntza. Atzo berria zena, gaur zaharkituta dago. Alabaina, munduan dagoen geroz eta hegemonikoagoa da. Alternatibarik ez dugu ikusten horizontean, eta mundua eraldatzeko ahaleginetan ari direnen ametsek ez dute krisia gainditzen laguntzen. Indarrean dagoen sistema irauli beharra dago, baina sistemaren beraren gailuen transmisio uhalak gara gizabanakook. Ekoizteko bitartekoak pertsonak are norbanakoagoak bilakarazi gaituzte. “Nitasuna” da errealitate sozialaren ekoizle nagusia. Bitartekoak gero eta oztopo handiagoak dira jendartea modu kolektiboan eraikitzeko.

Horra gakoa: norbanakoaren psikologia eta soziologia uztartu beharra daukagu, baldin eta historian antolatu dugun polisean aurrerantzean ere biziko bagara. XXI. mendeko pertsona “berria” sortuko bada, gizarte kolektiboagoa eraikiko badugu, pertsonok elkar ukitzetik elkar hunkitzera pasa behar beharko dugu. Bestela esanda, iraganean osatu dugun jardun mataza askatu eta gure biziera laxatu behar dugu.

Saio honek irakaspen asko dakar, honako hau, besteak beste: Gure bilakabide historikoa arrunt aldatu da XX. mendean. Iraganeko erreferentzia kultural eta moralak —homogenekoak— arras aldatu dira. Euskaldunok aldaketa horiek areago nozitzen ari gara. Gu gara horrengatik berarengatik, mundu berri eta aldakorraren aurrean jokoan gehiago dugunok.

Liburua, zentzu honetan, gure mundutik mundu osorako eskaintza da. Eta alderantziz, unibertsaltasunetik gure mundu partikularrerako bidaia eginez, alternatibak bilatzeko gogoetak marraztu dizkigu Joseba Azkarraga Etxagibelek.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak