« Arrotzak munstro | Poetaren egia »
Urre urdinaren lurrina / Jurgi Kintana / Pamiela, 2009
Bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-07-17
Atzeko orrian irakurtzen da: “Volgako batelariak blogean plazaratu zen auzi batean du abiapuntu liburu honek. Idazle batzuk kexu ziren euskaraz, oraintsu arte behintzat, ez dugulako izan maila jasoko literaturarik”. Eta bestetan bezala, baieztapen hutsa dena erronkatzat hartu zuen norbaitek. Ez dakit Volgako batelariak zoriondu ala zoritxartu. Haiek afanean euskal enfant terribleak izan nahi eta hara non seriotan hartzen dituzten. Hondamendia halakoa! Jurgi Kintanak berak aitortzen du batelarien blogean idatzitakoak bultzatu zuela euskal tradizioa, 1810 eta 1940 bitartekoa behinik behin, aztertzera. Merezi ote zuen galde daiteke.
Jurgi Kintana historiagile bilakatzen da, eta gaurko euskal literaturaren gurasoak eta aita-ama pontekoak ekartzen dizkigu erakustera, familiako argazki ederra eginez. Argazkiak ordea errealitatearen isla dira, ez haren ordezkariak. Errealitatearen ordezkaria historia da, berak biltzen, sailkatzen eta arautzen baitu errealitatea deitzen dena. Baina historia errealitatearen ordezkari izanik ere, ez da errealitatea bera; hari buruzko narrazioa baino. Jurgi Kintanaren narrazioan berebiziko garrantzia hartu dute Resurreccion Maria Azkuek, Jean Etxepare medikuak eta “Onintze” gisa sinatzen zuen emakumeak. Egin daitezke beste erako narrazioak ere, bestelako ikuspuntuetatik abiaturik. Izen berak aurkituko bagenitu ere, beste era batez sailkatuko genituzke. Edo ez genituzke batere sailkatuko, eta ahanzturaren infernuan utziko, betiraunde luzean. Jean Etxepare salbatzen du egileak, zegoen purgatoriotik, eta guregana ekartzen. Ez da gutxieneko lana. Meritu handiko idazle izan zen, oso ezezaguna ez den arren.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi