« Bila | Kafea ala txokolatea? »
Arbola naiz, eta zuhaitza / Josetxo Azkona / Alberdania, 2009
Poetaren egia Javier Rojo / El Correo, 2009-07-18
Josetxo Azkonak poema liburu bat argitaratu berri du Arbola naiz, eta zuhaitza izenburua duena. Liburuak zati oso markatuak ditu, eta poemen formari begira denek antzeko ezaugarriak badituzte ere, gaiari begira liburua banatuta dagoen zatiek erakusten dituzte idazlearen pentsamenduak interesgunetzat dauzkan oinarrizko puntuak. Hasierako poemak, liburuaren izenburuarekin lotuta agertzen dira, eta arbola eta zuhaitzaren arteko desberdintasunean oinarrituta, azpimarratzen da zibilizazioak eta naturalezak gizakien bizitzan duten garrantzia. Hurrengo poemetan maitasunaren gaia agertzen zaigu, maitasuna gizakien jokabidean bultzagarri garrantzitsuenetako bat baita. Baina maitasunak bere ifrentzua duelarik, gorrotoak har ditzakeen forma desberdinak ere azaltzen dira hirugarren ataleko poemetan. Honelako paralelismo bat eusten dio hurrengo bi zatietan: laugarrenean bizitzaz aritzen da, heriotzaz bosgarrenean, biek elkar osatzen baitute, ezin baita bata ulertu beste kontuan hartu gabe. Bukatzeko, azken atalean utopiaz ari da. Azken atal horretan ematen du idazleak utopiaren batean sinetsi nahi duela, oso argi geratzen ez bada ere zein den bere sinesmenari forma ematen dion utopia. Esan daiteke liburuak ibilbide oso bat eskaintzen diola irakurleari giza kondizioaz, eta ibilbide horretan ziur aski aurkitu behar genuke idazleak eraiki nahi lukeen sinesmena. Ondo uler bedi: liburu honetako poemak ez dira erlijiosoak, bizitza bere, bere kontraesan eta guzti, erlijioa ez bada.
Gizakien bizitzan alderdi asko daude, eta batzuetan alderdi horiek ez dira oso ondo egokitzen bata bestearekin. Orainaldian bizitzea, orainaldia gozatzea, aldarrikatu nahi lukeela dirudi, baina paradoxa moduan idazleak berak planteatzen du hori ezinezkoa dela orainaldi krudela jasaten duten pertsonentzat. Beste alde batetik, ezinezkoa da ez aipatzea gure artean hain ohikoa den jarrera antimodernoa, liburu honetan horrelako adibideren bat ere aurkitu baitezakegu.
Poemak, bestalde, ia hitzaldiak edo predikuak izango balira bezala antolatuta daude, alegoria moduan askotan. Egia esan, batzuetan arranditsu xamarra iruditu zait liburuan kontatzen dena. Idazleak besteekin konpartitu nahi duen egia baten berri izango balu bezala. Ezein jainkoarengan sinesten ez duela irudikatu nahi badu ere, azken finean poeta zerbaiten profeta da.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez