kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Habitat / Katixa Agirre / Elkar, 2009

Kafea ala txokolatea? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2009-07-19

Habitat: espezie baten bizitza eta garapenean laguntzen duen baldintza biologiko, klimatiko edo ingurukoen multzoa edota baldintza hauek betetzen diren espazioa. Etxebizitza da jendearentzako espazio hau, habitat hau, bai eta narrazio hauen arteko haria ere.

Sofa: azalean agertzen zaigun altzari honen inguruan bildu ditzakegu ipuin guztietako gertaerak eta, bide batez, bizitzeko behar ditugun oinarrizko ekintzak eta etxeetan gertatzen diren sozializazio saio guztiak. Jan edan eta lo egiten dugu bertan, baita sexua eta solasaldiak ere.

30 urte: Adin horren bueltan daude narraziotan agertzen zaizkigun pertsonaia ia guztiak, beraz, gurasoen etxetik kanpo egon beharreko momentu hori ailegatuta eta bikotearekin eta bankuarekin ezkondu eta umeak izateko garaiaren artean, omen. Gaztaroari agur esateko unea eta helduaroan formal sartzeko ordua, agidanez.

Liburu honetan pertsonaia eta egoera batzuekin identifikatuko zara adin tarte horretan bazaude edo etxebizitzaren gaiari bueltaka, —edo ezagunak izango dira zuretzat, behinik behin— eta idazleak lortuko du zu hiru lerrotan istorioan sartzea, girotzea, zuk eszena ikustea. Baina zer da etxebizitza? Eskubidea, betebeharra?

Etxebizitza askatasuna da, norberaren lurraldea. Bere loa arina da edo Guy Fawkes-en traizioa ipuinetan agertzen zaizkigun protagonistak bakarrik bizi dira euren pisu txikietan poz-pozik espazio horretan beste norbait sartzen den arte.

Etxebizitza babeslekua da. Pijama festa eta Hosting ipuinetan aterpe bila datoz bi gonbidatu eta etxekoek egiten dieten harrerari buruzkoak agertuko zaizkigu, besteak beste. Egunerokotasunean etena dago bi hauetan, ondorio desberdinekin datorrena.

Etxebizitza estatusa, jabegoa, morrontza da. Jaun eta jabe eta Feng Shui-aren errua ipuinetan hiritik herrira joandako bikote bat agertzen da lehenengo ipuinean, etxea konpondu eta konpondu dabilena, eta bigarrenean urbanizazioetako etxeak saldu nahi duena goi mailako auzo bateko txalet bat ezin ordaindu dabilen batekin topatuko da.

Etxebizitza norberaren isla da, identitatearen luzapena. Eremu pribatuan murgiltzen gara beste baten etxean sartzean eta honek etxekoandre edo gizona indartu edo ahuldu dezake, bere jabeari buruz hitz egingo digu eta bere eremuan barneratuko. Honekin batera sentimenduak azalduko dira orrien artean, bakardadea eta beldurra besteen gainetik.

Jendea elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbildu daiteke etxeetan, gatazkak sortu eta gaindituko dira, baina dena amaituko da kafe bat, garagardo bat, Cola Cao bat hartuz edo txokolate izozkia janez —azken hau pelikula eta telesail angloetatik hartutako ohitura goxoa; ai, globalizazioa!—. Hau guztia, Katixa Agirrek proposatutako etxeetan, behintzat, bai.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak