« Besteengana nahi | Iraultza, bai, eta gero zer? »
Gu bezalako heroiak / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2009
Gerraz eta oroimenaz Javier Rojo / El Correo, 2009-07-25
Iñaki Irasizabal berriro ere nobelaren mundura hurbildu da Gu bezalako heroiak izeneko liburu honekin. Liburuak azken urte hauetan nobelaren esparruan nagusi bihurtzen ari den gaira egindako hurbilpen berria eskaintzen du: izan ere, nobelan gerra zibilaren oroitzapenaz aritzen baita. Kasu honetan gaia aurkezteko aitona eta bilobaren arteko harremanez baliatzen da idazlea. Aitona gerra garaian Bizkargi inguruetan ibili zen eta orduan gertatutakoek bizitza osoan gordeta izan duen trauma bat utzi zioten. Zahartzaroan eta alargun geratuta, trauma hori berpizten zaio joera suiziden formapean. Baina hor dauka bere biloba orduan gertatutakoa argitu nahirik. Kontua da aitonak ez duela orduan gertatutakoaz hitz egin nahi eta bilobak neurri batean bederen ikertzailearena egin beharko duela kontu horiek argituko baditu. Liburuaren hasieran agertzen diren zitei erreparatuz gero, ematen du oroimenaren apologia egin nahi dela liburuan. Hau da: benetakotasunaren oinarria oroimenean dagoela eta oroimenik gabe pertsona batek (komunitate batek) ez duela inolako errorik. Halaxe ematen du, baina nobelan kontatzen direnak ikusita, justu kontrakoa frogatzen dela iruditu zait. Oroimena bizitzen uzten ez duen losa bat baino ez da, eta orduan gertatutakoak ezin ahazteak tortura moduko bat suposatzen dio aitonari, oroimena bera tragedia bihurtuta. Dena dela, liburuak bere interesa du, gerra zibilaren gaiak euskal literaturan betetzen duen funtzioa erakusten baitio bertan kontatzen diren anekdotei baino horrelako anekdotak kontatzeari berari garrantzia ematen dion irakurleari. Aldez edo modez, zuzen edo zeharka (edonola ere, gero eta gehiagotan zeharka), honelako oroitzapenen berri daukagu euskaldun gehienok, halako moduan non gaur eguneko Euskal Herria gerra zibilaren oroitzapenen ondorioa den. Oroitzapen konpartitu horiek osatzen dute neurri handi batean Euskal Herriaren izaera, eta horrelako oroitzapen epikoek nazio sentsazioa indartzen dute. Izenburuan agertzen den ‘gu’ izenordain horrek sentsazio hau indartu baino ez du egiten. Bestaldetik, eta honelako hausnarketak alde batera utzita, esan behar da atal batzuk zertara datozen ez dagoela argi, eta noizean behin idazlea nobela barik historia liburua idazten ari dela ematen duela. Erraz irakurtzen da, ordea, eta ziur aski institutuetako ikasleen artean arrakasta izango du.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta