kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Postkronikak / Alberto Barandiaran / Elkar, 2009

Kontaera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-06-19

Kazetaritzak errealitatearen tripak agerian uzten ditu. Kazetaritzak, ordea, eta, bide batez, kazetariak ez du, orokorrean hartuta, izen onik izan gure artean. Ideologiak gehiegizko karga duen gizartean, kazetaria lekuko ezatsegina izan ohi da; ideologiak kargarik apenas duenean, berri emaile hutsa. Biak ala biak dira muturrekoak, eta batean zein bestean kazetariak ezin du bere zeregina bete, alega, ezïn du gertatzen dena esan. Gurean, mutur batetik bestera goaz, pre-tik post-era, abiada handian gainera, eta hori denean sumatzen da. Duela gutxi arte, gizarte prepolitikoan bizi ginen. Orain gizarte postpolitikoaz ari zaizkigu soziologoak. Ez dago jakiterik non bizi garen.

Alberto:Barandiaranek liburuan bildu dituen bost artikulu luzeetan errealitateari buruzko bost ikuspegi islatzen dira. Ez da beti lortzen, jakina, ikuspegiak berak aldatzen baitu ikusi nahi dena eta, ondorioz, hari buruzko iritzia. Auschwitz, gerra zibila, Argentináko desagertuak, hemengo indarkeria, Madrileko atentatu erraldoia, errealitate horretako paisaiak dira, paisaia desolatuak, tragikoak, etsipenezkoak. Baina paisaiak bainoago, errealitateari buruzko ikuspegiak bainoago, kontaera bera egiten da atsegina. Eleberri handiek lortzen dutena lortu du Barandiaranek bere kronika txiki hauekin, zer gertatu den adieraztea. Gure prosan, batez ere, fribolitatea eta azalkeria nagusitzen hasi direnean, kitschak indarra hartu duenean, ez dago gaizki esatea beste asmorik ez duten testuei begia ematea.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak