« Kontaera | Hegoak ebaki banizkio »
Aulki-jokoa / Uxue Alberdi / Elkar, 2009
Gerrak markatuak Javier Rojo / El Correo, 2009-06-20
Uxue Alberdik literaturaren arloan idazten duen bigarren liburua da Aulki-jokoa izenburua duen nobela hau. Hiru emakumek (Teresa, Martiña eta Eulali) osatzen dute argumentuaren ardatza, eta bi garai zehatzetan biltzen du begirada idazleak: gerra zibilaren garaia eta gaurko garaiarekin identifika daitekeena. Emakumeok, zahartzaroan daudelarik, noizean behin elkartzen dira kafetegi batean, eta oroitzapenez oroitzapen harilkatzen dituzte beren bizitzaren unerik garrantzitsuena izan zen gerra garaia eta orduan gertatutakoak. Euskal literaturak azken urte hauetan harrobi agortezina aurkitu du gerra garaikoen oroitzapenetan eta horren inguruko testuak behin eta berriro agertzen zaizkigu. Dena dela, inpresioa daukat literatur testuek dituzten balioak alde batera utzita, irakurleak nekatzen hasiko direla laster era honetako hainbeste istorio irakurrita. Edonola ere, talde inkontzientean irarrita geratu diren gertakariak dira Gerra Zibilekoak, eta esan liteke euskaldunon talde izaera osatzeko izugarrizko garrantzia izan dutela. Testuinguru horretan sortzen da nobela hau. Nobelako protagonistak neska gazteak zirelarik sufritu zituzten gerraren ondorioak, eta tragediarekin topo egin zuten ezinbestean, halako moldez, non gero neska horiek izango ziren emakumeak markatuta gelditu baitziren betiko. Aspaldiko gorrotoak eta ezin ikusiak era latentean gordeta geratu dira beraien kontzientzietan eta, noizean behin, era nabarmenago edo ezkutuagoan berriro ere azaleratzen dira aspaldiko kontuok. Izan ere, ahaztura ezinezkoa zaie pertsonaiei, eta zenbaitetan ematen du ezin ahazte hori dela beraien benetako tragedia. Bizitzaren azken aldean daude eta izenburuan aipatzen den aulki-joko horretan bezala, gero eta aulki gutxiago geratzen dira beraiek esertzeko moduan, poliki-poliki hiltzen baitoaz, eta heriotzarekin batera beste aulki bat kentzen da jokotik.
Gertakariak kostaldeko herri imajinario batean kokatzen dira, baina herri hori edozein herri izan liteke, pertsonaien tragedia hura belaunaldi oso batena izan baitzen, adineko jendeari entzunda edonor kontura daitekeen bezala.
Bestalde, aipagarriak dira testuan ikusten ditugun narratzaile-aldaketak, teknika horren bidez emakume bakoitzak bere ikuspuntua eskaini baitezake. Liburua batzuetan xamurra da, besteetan gogorra, baina beti interesgarria, idazleak istorioari dagokion tonua aurkitzen asmatu baitu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez