« Nouveaux interprétations | Ipuinarekin noranahi »
Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez / Elkar, 2009
Nora ez dakizun hori Irati Elorrieta / Beterriko Liburua, 2009-06
Aurten argitaratutako idazle euskaldun baten liburua gomendatzea eskatu didate, eta Nora ez dakizun hori aukeratu dut, Irati Jimenezen bigarren nobela. Edo lehen nobela “luzea”. Orrialde kopurua gorabehera, pare bat haginkadatan jateko modukoa. Nire gusturako. Niri behintzat banpiro-gosea, ipuin-gosea sortu baitit irakurketak, eta hala, haginkada gutxitan irentsi dut.
Liburuan zehar harilkatuko diren bi istorioetan murgildu baino lehen: Bagdad. Bertan, sutan dauden hirietatik salbatzeko ipuinen herrialdera ihesi doan ume bat. Irakurleak ere, liburuan murgildu ahal izateko, prest egon beharko du ipuinen herrialde hori errealitateren lur-eremutzat onartzeko. Bagdad eta gero Bilbo dator. Eta Bilborekin batera, ipuinetan eta ipuinei esker bizi diren hainbat pertsonaia ezagutuko ditugu. Lehenengoa, Martin, Bilbora bueltatu den argazkilaria. Aitatzat duen Eliasek bere Deustuko etxean hartuko du eta “ez dago munduan Eliasen moduko ipuin kontalaririk.” Asko dira Martinek Eliasengandik ikasi dituen gauzak, horien artean bat: ipuin inposibleak direla ipuinik ederrenak. Eta nobela den ipuin inposible eder honek Nora behar du, posible izateko. Gauetan, Martin eta Eliasi irrati programa bat egiten duen Noraren ahotsa entzutea gustatzen zaie. Irratiko esataria, ama hil ostean jaio eta amuma Rosarekin hazi den banpiroa.
Pertsonaia hauen arteko harremanak —eta jadanik ez dauden beste batzuekin dituztenak— dira liburuaren muina. Familia inposible bat. Amuma Rosaren hitzetan, errealitatearen zentzua aspaldi galdu zuen familia bat. Esan liteke, liburuak familiaren birdefinizioa edo behintzat definizio propioa proposatzen duela. Eta familien elementu klasikoak, beren partaideek gorde ohi dituzten sekretuak alegia, orijinaltasun dosi dezentearekin agertzen zaizkigu. Sekretu hauek irakurlearen jakin-mina pizten dute eta desestaltzean, egiantzekotasunaren mugak gainditzen dituzte. Baina naturaltasun osoz.
Idazleak naturaltasunez egiten duen beste gauza bat da, kontakizunean salto egitea orainalditik iraganera zein etorkizunera. Inor nahastu gabe, abileziaz, ziurtasunez eta jostari. Saltoak denboran eta saltoak lekuetan. Munduan zehar ibilitako pertsonaiak baitira. Lanean, bidaian, Amerikak egiten. Noraezean, apur bat galduta, agian ihesian. Etxera itzuli direnak, nora itzuli ez dutenak. Nora ez dakizun hori, dio tituluak. Eta hiria bera ere, Bilbo, nora ez dakiela. Baina pertsonaiak ez bezala, nondik datorren jakin nahi ez duen hiria.
Ez nekien ipuinak horren gustuko nituenik. Ipuinez gozatzeko gogoa duzuenoi gomendatzen dizuet, baina baita ipuin zaleak zaretela ez dakizuenoi ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui