kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Axola ez duenean / Aritz Gorrotxategi / Alberdania, 2009

Ohitasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-05-22

Une batetik bestera aldatzen gara, etengabe ari baikara aldatzen. Betikoak izateke, beti arí gara izaten; ohikoak izateke, ohiak gara, denboraren konpainian. Bizitzak eta bizitzeak ekartzen diguten minaren sendagarriak nahi ditugu, baina ez ditugu aurkitzen, edo ez ditugu aurkitutakoan ezagutzen eta ondotik igarotzen gara, jaramonik egiteke. Halakoak gara, eta halakoak izan gara. Liburuko pertsonaiek sendatu nahi dute, bakoitzak duen gaitzetik, eta literatura aukeratzen dute sendagai. Letrek sendatu egiten dute. On Kixote ere sendatu egin zuten, baina Santxo ezik, beste inor ez zen ohartu horretaz. Garai hartan letra idatzia parte txarreko kontua baitzen.

Literaturaren inguruan bizi diren pertsonaiak aukeratu ditu Aritz Gorrotxategik eleberri honetan. Liburu-denda bateko jabea eta bere langilea, iruzkinak idaztetik bizi den idàzlea, Ekialdetik etorri den gizon arrotza bezain jakintsua, idazle guztien zigorra eta mamua den kritikari ezkutu eta ezkutukoa. Izena, edo izen bat baino gehiago du horietako bakoitzak; badakigu nola janzten diren eta zer esaten duten. Metafisikaz hitz egiten dute; Heraklito aipatzen dute, filosofo askoren artean. Eternitatea dute zalantzagai. Eternitateari begira egonagatik, seguru asko, ihes egiten dute bai errealitatearen bai fikzioaren mundutik, letrek ere ihes egiten duten modura. Baina badira beste pertsonaia batzuk, letraz haratagokoak direnak, espiritu huts. Tolstoi aipatuko nuke Onettirekin batera. Biak ala biak nahastu egíten dira La Torre bezalako herri txikian. Biek ala biek bezatu dute herri horretako giroa. Biek ala biek astindu dute denbora.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak