kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Habitat / Katixa Agirre / Elkar, 2009

Erlazio afektiboez Javier Rojo / El Correo, 2009-05-16

Azken urte hauetan euskal literaturan fenomeno ikusgarri bat gertatu da: 1980. urte inguruan jaiotako emakume idazleen talde inportante bat lanbide honetara hurbildu da, antzeko estetika-planteamendu eta kezkak dituztelarik. Eta esan behar da, aurten gertatzen ari dena ikusita, euskal literaturan talde hau hartzen ari den garrantzia azpimarratu baino ez dela egin. Beste gauza bat izango da baloratzea talde horren barruan sartu daitezkeen idazleen liburuek duten kalitatea beraien presentzia bezain handia den. Alde horretatik begiratuta, zentzuzkoena dirudi denetarik dagoela esateak. Katixa Agirre horrelako talde baten barruan ikusten dut: kazetaria eta gidoilaria, emakumea, 1981ekoa.Belaunaldien kontuan sinistuko banu, belaunaldi horren partaidea dela esango nuke. Aurten Habitat izeneko narrazio liburua eman du argitara. Sei narrazio biltzen dira liburu horretan, eta, bertan azaltzen denez, Igartza saria jaso du (Igartza sariarena ere “belaunaldi” horren beste ezaugarrietako bat izan liteke).

Idazkeraren aldetik, Katixa Agirreren narrazioek ez dute osagai ikusgarririk erakusten. Liburu honetako narrazioen estiloa nahiko laua da, estandarra, komunikabideetan erabiltzen den hizkuntzatik hurbil dagoen kontamoldea. Izan ere, estiloa ez da idazle honen interesa gehien pizten duen kontua. Are gehiago, askotan ematen du alde horretatik kezkarik handiena, ulergarria izatea dela. Hizkuntza ez da oztopo moduan aurkezten, baina noizean behin anbizio artistiko handiagoaren falta nabaritzen du batek. Idazkeraren kontua alde batera utzita, Agirreren narrazioetan, nabarmentzekoa iruditzen zait idazlearen kezka nagusia pertsonaien arteko harremanen berri ematea dela. Eta pertsonaien arteko harremanetan interesgarriena iruditzen zaiona alderdi afektiboa da. Pertsonaia batzuk besteekin interaktuatzean, beren sentimenduak azaleratzen dira. Istorioetan ez da gauza berezirik gertatzen, ez dago abentura zirraragarririk. Harreman afektiboak (adiskidetasuna, amodioa) agertzen dira, eta bakardade sentimendu nabarmen batek dena zipriztintzen du. Eta horretarako, ingururik pertsonalena erabili du idazleak, norberaren etxe; etxea babesten gaituen gaztelua den bezala, besteengandik isolatzen gaituen kartzela ere bada-eta. Liburua gustura irakurtzen da bai, baina aparteko gauza ikusgarririk ez duelarik, aztarna handirik ere ez duela uzten iruditzen zait.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak