« Musika isildu bitartean | Erlazio afektiboez »
Suminez / Philip Roth (Nagore Tolosa) / Meettok, 2009
Sakratua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-05-15
Philip Roth lekukoa da, idazle handi oro bezala. Begiratzen du eta idazten du ikusitakoaz, epairik emateke. Ez da erraza izaten. Idazle dela uste duen askok, idatziaren boterea handietsirik, bere iritziak zabaltzen ditu idazten duen orotan eta bere epai eta juzkuak ematen. Badirudi idazle izateak, halakoei, errealitateari buruzko ikuspegia bainoago beren buruei buruzko hantustea zabaltzen diela, ez direna direla sinesteraino. Philip Roth bere esperientziaren lurraldetik da abiatzen, giza existentzia eta izaera aztertzera. Bizitza eta heriotza ditu gaiak, bizitza eta heriotza baitira gizakiaren mugarriak, eta bien artekoa gogoratu edo ahantzi beharrak bultzatzen ditu batzuk idaztera eta beste batzuk isiltzera.
Philip Roth bere esperientziatik haratago joan nahian, inorena ez den lurraldean sartzen da, erlijioarenean hain zuzen. Berrogeita hamarreko hamarkadan gertatzen da, Koreakó gerraren garaian. Idazlearen beste eleberrietan bezala, eleberriaren norabidea ez da erraz jakiten, orrialde asko írakurtzen díren arte. Gaitza eta etsipena, Thomas Mannek gogorarazten digu, buru galtzearen ondorio baino ez dira batzuetan. Marcus Messner protagonistak kontatzen digunaren arabera bai gaitza eta bai etsipena, gaindituak ditu bere egoeran. Horregatik entzuten da haren ahotsa urrutitik, eta, jakina, guregana iritsita doinu sakratua hartzen du, gauza guztien gainetik ariko balitz bezala. Nietzsche ekarri behar derrigorrez gogora. Hark ere heriotzaz haratagotik idazten zuela baitirudi. Baina sakratutasun horrek ez digu bizitzaren minik leuntzen, ezta gozatzen ere.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi