« (Afrikako) lur joriko sorkuntza biluzia | Esnatzean »
Habitat / Katixa Agirre / Elkar, 2009
Bizitoki Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-04-10
Etxea, gure garai honetan, bizitzaren ardatz eta oinarri bilakatua zaigu. Bera da gure eguneroko jardunaldiaren abiapuntu; bera, gure helmuga eta aterpe. Etxean pasatzen ditugu ordurik gehienak. Etxetik kanpokoak deserrikoak dira ia. Baina gauza bat da etxea gozatzea, eta bestea etxea bizitzea. Ezberdinak dira, eta uste dut ezberdintasun hori ederki ageri dela Katixa Agirreren ipuin liburu honetan. Sei dira guztira: “Pijama festa”, “Guy Fawkes-en traizioa”, “Jaun eta jabe”, “Bere loa arina da”. “Hosting” eta “Feng Shui-aren errua”.
Gauza bat da etxea, eta bestea bizitokia. Liburuko pertsonaiek etxerik badute, hala moduzkoa batzuetan, baina benetako bizitokirik ez. Bizitzak ihes egiten baitie errealitatearen eta desiraren artean zabaldutako zirrikitutik. Zenbat eta handiagoa izan zirrikitua, orduan eta nahasiago bizitzari buruz duten ikuspegia. Nahasmendua dela esango nuke mundu modernoaren ezaugarririk behienena. Eta nahasmenduan bizi dira liburu honetako pertsonaiak. Bizitza eta bere errutinak nahasgarriak eta tronpagarriak dira; indar bateko zein bestekoek pertsonaiak batera eta bestera eramaten dituzte; ezin dute ongi kokatu beren buruak, bizi diren ingurumenean, ez baita erosoa. Pertsonaiek, hala ere, kontraesan guztien anean badabiltzan arren, aurrera jotzen dute, jakinik zerbait utzi dutela atzean. Erabakiak hartu beharra dago, eta erabaki hartzea erdibigarria da, beti geratzen baita ondo egin ote den zalantza. Ipuinak ongi eramanda daude, Erritmoa ez da bizia, pasatua baizik. Denbora ere ez da presazkoa, lasaia baizik, kamara motelaz filmatuta bezala.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi