kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zinea eta literatura / Harkaitz Cano / Elkar, 2008

Zinea eta literatura Javier Rojo / El Correo, 2009-03-07

Harkaitz Canok, zinearen eta literaturaren arteko harremanak hizpide, saiakera liburu bat argitara eman du.Zinea eta literatura izenburua dauka, eta azpititulu moduan Begiaren ajeak dakar. Bien arteko antzekotasunetan oinarritzen da ehun urte pasatxo dauzkaten harreman hauek azaltzerakoan. Izan ere, bien artean antzekotasun nabarmenak daude, besteak beste, biek ala biek istorio bat kontatzeko asmoa baitute, zinearen eta literaturaren alderdi narratiboetan arreta jartzen badugu behintzat. Beste aldetik, zinemagintzaren hasieretan, XIX. mendeko nobela izan zen eredu, fílmez film hizkuntza berri bat asmatzen ari zirenentzat. Edonola ere, irakurleak kontuan hartu behar du Harkaitz Canok orrialde hauetan eskaintzen duena ez dela zinaren eta literaturaren arteko harremanei buruzko ikerketa sistematiko bat. Irakurleak halako gauza bat bilatzen badu liburu honetan, ziur aski zapuztuta geratuko da. Harkaitz Canok era inpresionista batean hitz egiten du bien arteko harremanez, ideiak etorri ahala garatuko balitu bezala. Ikerketa bat izan beharrean, zineari eta literaturari egindako maitasun adierazpena dirudi liburu honek, begi-bistakoa baita bai zineak bai literaturak entusiasmatu egiten dutela idazlea. Azken finean, esan daiteke idazleak liburu hau aprobetxatu duela berari gustatzen zaizkion obrei buruz idazteko. Liburua, beraz, maitasun hori partekatzeko gonbitea da, irakurlea maitasun berak jota gera dadin. Eta zineak eta literaturak sortzen dizkioten lilurari eta entusiasmoari gaineratzen badiegu idazleak idazteko duen trebetasuna, irakurleak ez du ahalegin handirik egin beharko liburu honetan kateatuta geratzeko.

Hori bai, idazleak aurkezten duen erreferentzia-mundua ezaguna izan behar zaio irakurleari hori gertatuko bada, liburua adibidez eta aipamenez beterik dago-eta. Edonola ere, zinearen eta literaturaren arteko harremana liburuaren gai nagusia bada ere, harreman honen mugak ere hausten ditu noizean behin idazleak, argazkigintza eta pintura, edota komikiak ere, orri horietara ekartzen baititu, irudia eta narrazioa biltzen dituen erlazio-sare batean. Neurri handi batean burutazio liburu bat dugu hau, kasu honetan burutazioarena alde onetik ulertu behar den arren, eta kontu teknikoak ia aipatu gabe uzten dira. Idazleak ez du ezer irakasteko asmorik, baina irakurle askok bere burua ikus dezakete islatuta bertan aipatzen diren obretan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak