« Fatum | Zinea eta literatura »
Bilbao-New York-Bilbao / Kirmen Uribe / Elkar, 2008
Eleberria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-03-06
Bizitza bidaia da. Horregatik bidaia gehienak bizigarriak dira, gutxi batzuk salbu. Kirmen Uriberen liburu hau bidaia baten kronika da. Bidaia fisikoa da, erreala da, alegia gertatu egiten da, eta gertatutakoa gero testu bihurtzen da, idazketaren bidez. Idaztea bidaia ere bada, irudimenetik edo begitik edo zentzumenetatik papererainokoa. Bidean beti zerbait da galtzen, ez irudimenak ez begiak ez bestelako zentzumenek ere ezin dezaketelako errealitatearen gainean eraikitako fikzioa bere osotasunean islatu, margotu edo pintatu. Baina liburu honetan dagoen bidaiarik zailena eta, era berean, interesgarriena poesiaren mundutik prosarenera egindakoa da. Errealitatea du ispilu, baina ispilu hori hautsi egin da mila zatitan, Atxagaren anfora eta gure inguruko errealitatea bezala. Poema iluntasunean distira egiten duen begi itxia bada eta nobela gertatzen dena ikusten duen begi irekia bada, poematik nobelarainoko jauzia ez da soilik begi kontua. Begia ireki eta itxi daiteke, faroa balitz bezala, baina ez horregatik aldatuko da errealitateari buruzko pertzepzioa. Nobela poesiaz beteko da, tarteka, eta itoko da. Baina gerta daiteke poesia ere prosaz betetzea, tarteka, eta itotzea, itsasora eroritako hegazkineko bidaiaria balitz bezala. Liburu hibrido honetan testua mugako lurraldetik barrena abiatzen da. Batzuetan poesiaren tximista argiak nabari dira; besteetan, prosaren dardara urduria. Jeneroari buruzko eztabaidatan sartzeke, alferrekoa baita, liburuak ihes egiten baitio generalizazioari, testua bera hartu behar da aztergai. Eta gero den bezala onartu, egunez egun egiten ari den bidaia baten narrazio eta egunerokoa bezala, alegia zerbait intimo eta pertsonala bezala.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi