kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Ekialdetik iritsi zen Enara / Xabier Etxaniz Rojo / Alberdania, 2008

Adopzioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-02-20

Liburu honek ez du literaturaren lurraldea zeharka baizik ukitzen. Kronika moduko testutzat hartu behar da, nola lortzen den neska txiki bart Txinatik ekartzea. Ez da erraza, orain bederen; adopzio kontuak gogortu egin baitira alde guztietan, ez soilik Txinan. Oso liburu pertsonala dela esango nuke. Testuan dabilen lehen pertsona hori egilea bera baita, mozorro handirik gabe. Literatura lan batek, jakina, mozorroak janzten ditu, sakonean dagoena azaleratzeko, batzuetan, eta azalean dagoena sakonean gordetzeko, besteetan. Dena dela, sarrerako hitzetan bada gogoetarako gairik, edo eztabaidatzekorik, norbaitek halakorik nahi izanez gero, literaturaren erdigunea jotzen baitu. “Egia da askotan idazleok gure sentimenduez eta gure bizitzez idatzi ohi dugula, baina gehienetan zeharka egiten dugu”. Ez dakit hala ote den, nago askotan idazleak berak ere, hamaika mozorro jantzi ondoren, ez dakiela nor den. Horrek ez du esan nahi dena fikzio denik. Xabier Etxaniz biluztu egin da, metaforikoki bada ere, liburua idaztean. Garrantzi handiagoa eman dio gertatu denari, alegia adopzioaren abenturari, gertatu den hori esateari baino. Idazketa, horregatik, zehatza da, lurrun gutxikoa. Esan behar dena esaten da, zuzen eta lauz. Informazioa eskaintzen da batez ere, informazioari buruzko iritzia baino, eta informazio hori, teknikoa ere badenez, ahalik eta xumeen ematen saiatuko da, inor nahas edo gal ez dadin. Txinako paisaiari buruzko deskribapen luzerik ere ez dago. Bidaiaren helburua ez baita edertasuna bilatzea, Enara deituko den neska bat ekartzea baino. Ahalegin horren berri ematen da testuan. Eta egileak lortzen du, neurri handiz, abentura hori uler dezagun.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak