« Hitzen eta irudien artean | Itxaropena eta etsipena »
Abaraska / Asel Luzarraga / Txalaparta, 2008
Abaraska M. Egimendi / Aizu!, 2009-01
Zenbat jenderekin gurutzatzen ote gara egunero? Eta zenbatekin ote daukagu loturaren bat, geuk ere jakin gabe? Auskalo! Horri erreparatu dio Asel Luzarragak Abaraska izeneko nobelan. Bederatzi protagonista hartu ditu, berez elkarren artean inolako loturarik gabekoak, gizonezkoak zein emakumezkoak, eta kontinente ezberdinetakoak. Baina guztiek dute elkartzen dituen zerbait: mugikortasuna. Asmo eta helburu ezberdinek bultzatuta, denak dabiltza munduaren alde batetik bestera zerbaiten bila, batzuk Euskal Herritik ere igarota, sorterritik urrun. Eta orduan egiten dute topo elkarrekin. Kasu batzuetan elkar ikusi besterik ez dute egiten, beste batzuetan hitz batzuk ere trukatzen dituzte eta istorioren batean protagonistetako batek beste bat hiltzen du. Baina harremanak eta harremanak daude. Batzuk naturaltasunez sortzen dira, baina beste batzuek pixka bat derrigortuago ematen dute.
Bestalde, bederatzi protagonista eta bederatzi istorio liburu batean biltzen dituen nobelak egitura berezia izan behar ezinbestean: bederatzi protagonista bider hiru atal bakoitzarentzat, 27 ataleko liburua. Aurkibidea benetan lagungarria da irakurleak pertsonaiak gogoratu eta nahas ez ditzan, eta hurrengo irakurketan pertsonaia bakoitzaren istorioa jarraian irakurtzeko gogoa ere ematen du aurkibideak. Probatu egin beharko, oro har gustura irakurtzen den liburua baita.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro