« Maskarada | Kalte-ordainak narrazioka »
Hizunigu / Mikel Zarate / Labayru , 2008
Kaosa eta idazlea Javier Rojo / El Correo, 2008-12-20
Idatz & Mintz aldizkariaren separata moduan agertu zaigu Mikel Zarateren nobela labur hau, Hizunigu izenburua duena. Idazle bizkaitarraren heriotzaren 30. urteurrenaren atarian gaudelarik, bere testu batzuk oraindik ere argitaratu gabe zeuden, besteak beste nobela labur hau, bertan agertzen diren zenbait zati beste batzuetarako erabili bazituen ere. Mikel Zarateren literatura irakurtzea literaturaren historian atzera begira jartzearen parekoa iruditu lekioke zenbaiti, haren literatur bideak dagoeneko gaindituta daudelakoan. Baina nobela labur hau irakurritakoan gelditzen den inpresioa bestelakoa da: osagai batzuk ezinbestez garaiari lotuta daude, jakina, baina iruditu zait nobelatxoak modernitate kutsu nabarmena duela. Izan ere, esan daiteke liburu honetan Mikel Zaratek batzuetan “idazlearen sukaldea” deitu izan den hori erakusten duela, literatura (kasu honetan narrazioa) eraikitzen duen artifizioa agerian uzten baitu.
Narrazio honetan, nobela egiteko behar diren osagai desberdinak elkartzen ditu idazleak: elkarrizketak, poemak, irratitik entzuten diren esaldi solteak, hari narratibo leun bat, non Alegizale deitzen den pertsonaia bat ikusten dugun auto ilara ikaragarri batean bere istorioak idazten… Osagai hauei guztiei inauteriaren itxura ematen dien kaos absurdo batean nahasita. Alegoriarako joera zuen Zaratek, baina bazekien alegoria istorioaren berezko ondoriotzat aurkezten, alegoria eguneroko gertaera batetik sortzen baitzuen. J.M. Lasagabasterrek Ignacio Aldecoaz esaten zuena parafraseatuz, Zaratek ere mimesitik sinbolorako jauzia egiten zuen, modu naturalean egin ere. Mundu modernoaren kaosaren errepresentazio bikaina egiten du idazleak osagaien erakusketa horrekin. Informazioak zatikatuta heltzen zaizkio pertsonaiei eta ez dute lortzen jakiterik benetan zer gertatu den halako auto ilarak egoteko. Baina kaosaren errepresentazio hori giza existentziaren metafora bihurtzen da idazlearen eskuetan, giza existentzia norabait heldu nahirik auto ilara batean geldirik egotearen modukoa baita, lekuko batek dena begiratu eta horren testigantza uzten duen bitartean. Azken horren harira badago esaldi gogoangarri bat idazlearen langintzaz, elkarrizketa kaotiko baten erdian pertsonaia baten ahoan jarria (59. orr): “Nola idatzi nobela bat? Ikusten dena eta entzuten dena idatzi, eta elkarrizketa asko, hori bai, elkarrizketa asko”.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi