kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

La lutte finale / Joxean Agirre / Elkar, 2008

Maskarada Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-12-19

Ez da egia askorik gure mundu honetan; gezur bilaka ez daitekeenik, bederen. Identitatea, esaterako, ez da ezer zehatzik, nahasmena baizik. Ez dakigu zer garen eta ez dakigu garenak ote garen. Bereziak eta partikularrak izan. nahi dugu, eta gero eta antz handiagoa dugu besteekin, barnetik kanporako mugak deuseztatu egin baitira. Ez gara guk uste duguna, besteek, guri begiratzean, ikusten dutena baizik. Ez da arrotza egiten, oso arrunta baizik, Joxean Agirreren pertsonaia. Hain arrunta non, bera ez den gizontzat hartzen baitute besteek, emakumeek batez ere. Nahasmen horrek egoera bitxia sortarazten du, alde askotatik begiraturik, komikoa gehien bat. Ez dago tragediarik, pertsonaiak onartuak baititu bere ezintasunak eta bere eza. Baina nola jakin bera nor den? Izenik ere ez da inon ageri. Pertsonaia buruz dakiguna aspaldiko koaderno batean idatzita dago. Alderdi bateko buru batek, Garibaldi deitzen den batek, hain zuzen, idatzitako oharrak dira berari buruz dakigunaren adierazle. Galde daiteke, beraz, ea erreala ote den halako pertsonaia, ala fikzio batekoa, alegia gezurretakoa. Galde daiteke era berean fikzioa aipatu dugunez, zenbaterainoko sartua ote duen nork berak bere bizitzaren baitan gezurraren egia. Fantasiaren baitakoak gara, eta fantasiak eragina du ez soilïk barne munduan, baita kanpokoan ere, barnekoaren zabalgunea baita. Bada nobela honetan beste kontua, aurrekoarekin lotuta dagoena. Bizitza den antzezpentxo honetan norberak onartzen dituen paperak aldatu egiten dira. Internazionala bera ere, maskarada bateko doinua da.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak