kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Zinea eta literatura / Harkaitz Cano / Elkar, 2008

Obsesioak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-12-26

Asko idatzi da zineaz eta literaturaz, biak batera edo banaka hartuta. Harkaitz Canoren liburu honetan badira definizio asko, bai zineari bai literaturari buruz, zinemagileek beraiek eginak, eta idazleak aukeratuak. Dena esanda dago, pentsa daiteke, baina euskal poeta hark zioen bezala: “ez nik”. Ironia alde batera utzita, zinearen eta literaturaren arteko harremanak aztertzean, kontuan hartu behar da bai zineari eta bai literaturari buruzko ikuspegia aldatu egin dela, espezializazio bidetik, jakina. Adin batetik aurrera, gure obsesioen aita-amak gara eta gure nahien seme-alabak. Behin eta berriro jotzen da obsesio gune eta iturri den horretara. Obsesio, elkar uler dezagun, zaletasuna baino gehiago da, edo zaletasunaren beste adiera, ez dakit. Harkaitz Canoren obsesioak liburu honetan ere badira, eta zineaz haratago zabaltzen dira. Niri, irakurle eta zine-kontsumitzaile gisa, biziki interesatzen zaidana ez da zineak literaturari zer eman diezaiokeen jakitea, baizik eta literaturak zineari zer ekar diezaiokeen. Begia da zinean gidari. Horren froga eta agiri da oraindik ere zine mutuak indarra duela. Baina begia ez da literaturan, literatura-klase batean bederen, gidari, belarria baizik. Narratzaileak ahotik belarrira kontatzen du bere historia, eta belarriak bere sekretuak ditu, bere koskak eta bere zimurrak. Zineak narratzailea baztertu eta hil egingo zuela uste zuten azken ilustratuek, Adornok batez ere. Baina Walter Benjaminek berehala ikusi zuen zinean ere, literaturan bezala, bazegoela zer kontatua, ez narratzaile klasikoaren ikuspegitik.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak