« Gure barne zuloak betetze aldera | Nondik da irteera? »
Aspaldiko lagunen bisita / Askoren artean / Susa, 2008
Baso eta garo Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-12-12
Liburuak azalean dakarren argazkiari arretaz begiratzen dionak ate bat ikusiko du horma zuriaren aurka jarria. Harantzago, basoa. Literaturaren irudia izan daiteke; ateak zabaltzen ditu, horma jotzeko. Gure literaturaren historian izan diren aldizkarien patua, jakína. Ilusioz eta gogo handiz zabaldu ziren, loreak bezala, garai batean, eta ateak jira erdia egin baino lehenago, inora ez zihoazela ohartu, hasierako hormaren aurrean zeudela, zuriari begira. Azkenik, itxi. Harantzago, baso eta garoa. Irudia literaturaren esparrutik bizitzarenera eraman daiteke, erraz asko. Harantzago, baso eta garoak, edo garo eta basoak.
Susak bere historian, alegia bere hamalau urtetan, sortutako susaki guztietatik hogeita bost ipuin hautatu ditu Mikel Elorzak eta haiekin liburu hau osatu du. Idazle bat, ipuín bat, hala iritzirik. Hogeita bost idazle, batean bilduak. Batzuk oso ezagunak dira: Pako Aristi, Míkel Hernandez Abaitua, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Juan Luis Zabala, Itxaro Borda, Pablo Sastre, Mikel Antza (ez berezíkí literaturari eman dionagatik). Beste batzuk ez dira hain ezagunak, eta badira ez direnak ere, alegia beste izen baten babesean ezkutatu direnak.
Literatur aldizkaria bere garaiaren zordun izan ohi da, eta bere garaiko ajeak eta sendagarriak, bere garaiko sentimenduak eta minak ditu. Baina era berean idazle berriak trebatzeko tresna ona izan da. Garaiari loturik izateagatik, aldizkarietan argitaratutako literatura arnasa txikikoa da, eskuarki. Ez da betikoa izateko idatzia izan, une bateko eskaerari erantzuteko baizik. Liburuan badira ípuin batzuk, oraindik irribarrez irakurtzen direnak. Baina beste batzuk zahartu egin dira, idazleak berak baino arinago, esango nuke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez