kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Souvenir / Castillo Suarez / Elkar, 2008

Isolamendua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-09-26

Poema liburu orok baditu bere abiapuntua, bere gailurreko koska eta bere helmugako laua. Abiapuntua ez da izaten, ordea, oinarrizko puntua, poema liburuari bere sendoan eusten diona, habe zut batek bezala. Habea kendu, baztertuz edo lurrera eraitsiz gero, etxea erortzen den bezala, erortzen da poema liburua oinarrizko puntu hori gabe: “Ezezagunez betetzen dira aireportuetako meet pointak gure bila datozenean. Haien eta gure bakardadeek elkar ezagutzen dute: souvenir kitschak erosten dituztenak, batetik, ezagutu nahi ez lituzketenen postalak jasotzen dituztenak, bestetik”. Souvenirra ez da oroitzapena, haren hutsa baizik, bera gauzaki bihurtu eta deuseztatu ondoren. Kitscha bera ere edertasunaren hutsa da, eder hutsa izan nahian. Izenek nahasteko balio baitute, argitzeko bezain. Meet point esaten da, baina oso zaila izaten da puntu horietan inor ikusi eta agurtzea. Toki hotzak dira, espazio publiko erraldoietan inork gutxik ikusteko moduan sortuak eta izkinetan kokatuak. Klandestinoak ia.

Castillo Suarezen poema liburu hau ordenatua da oso. Prosaren arautegiari lotzen bazaio ere, ezin esan prosazko poemak direnik. Prosa, izan ere, metaforek hausten dute, eta lurrera erortzen da bera, abailduta gehienetan. Metaforen ugaritasuna dago liburuan, bestalde, batzuk oso ausartak: “koloretako arrainak ateratzen zaizkit zaurietatik”; beste batzuk, inozoak: “edozein egunetan utziko zaitut, eta. gominolaz beteko zaizkizu barrenak”; edo argiak: “doan bidaiatzen dute kometarik ez dutenek”. Irudiák freskoak dira gehienak, eguneroko gauzen kontzientzia ekartzen dute, ez dute haratago joateko gogorik. Ez dute irudimena pentsatzera bultzatzen, sentimenduetara ekarri nahi dute, maitasunera, esaterako.

Liburua bakardade edo isolamendu puntutik idatzita dago. Gizakiok elkarrekin topo egiteko eta une horretatik aurrera elkarrekin irauteko zailtasuna adierazten du. Paradoxen paradoxa.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak