kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Esperantza / Andre Malraux (Karlos Zabala) / Alberdania-Elkar, 2008

Espainia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-07-11

Kontzeptu handi eta abstraktu bakoitzak bere aldia izan ohi du. Elkartasunarena, esaterako, aspaldi ahitu zen; baina izan zuen bere ospe eta loraldia. Esperantzak ere bai Leonardo Sciasciak liburu bati “Esperantzarik gabe ez dago olibondorik hazterik” izenburua jarri zion. Ez zuen arrazoi faltarik, esperantza denborari oso lotuta baitago, goroldioa zuhaitzari bezala. Batzuetan. esperantza denboraren aurka jartzen da, eta bera hiltzen du. Eta besteetan denborak berak du esperantza hiltzen. Irudimeneko edozein eraikin bezala oso da hauskor eta hilgarria. Gure baitakoa izanik, gure desira eta nahien arabera da hazten eta galtzen, loditzen eta argaltzen, handitzen eta txikitzen. Gu gara esperantzaren neurri, batzuetan; eta bera da gure eredugarri, besteetan.

André Malraux, beste gazte asko bezala, Espainiara etorri zen esperantzaz hanpu eta beterik, Errepublikak Francoren soldadu eta lagunen aurka zeraman gerran laguntzera. Gerra hartako kronika modukoa da liburua, esperantzan oinarrituriko denboraldi bati buruzko gogoetekin batera.

Bere bizitzako aldi bateko gertaerak kontatzen dituelako da liburua sakona, egilearen beste liburu batzuk baino sakonagoa, nire irudiko. Lurrak eta paisaiak gizonaren baitan arnasa hartzen dutela ikusten da; gizonak ez direla panpinak edo txotxongiloak, benetako izakiak baino. Bizitza ez da antzerki taula baterako prestatutakoa, baizik eta gal edo irabaz daitekeena. Zerbait du heroikoa liburuak, denborarekin ez usteltzen ez lizuntzen dena.

Malrauxek liburu gehiago idatzi zituen eta abentura askotako partaide izan zen. Nazien aurka borrokatu zen, bere herrian, bere buruari leporatzen zion baino meritu gutxiagoarekin. Ministro ere izan zen. Baina ez dut uste liburu honetan bizi izandakorik ahantziko zuenik, ezta halakorik berriro bizitzerik izango zuenik ere. Antzematen da. Liburuko hitzek ez dute engainatzen.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak