kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Orbain gabeko ihintz tanto txertatuak / Ines Goikoetxea / Beta, 2008

Gabeziak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-06-13

Gabezia du ezaugarritzat Ines Goikoetxearen poemagintzak. Liburuen izenburuak irakurri besterik ez dago horretaz jabetzeko: “Orbain gabeko ihintz tanto txertatuak”, “Hesi gabeko soroak”. Gabezia hori zertan den, nondik nora zabaltzen den jakitea beste kontua da. Baina garbi dago, edo garbi daukat bederen, ez litzatekeela poesiarik izango gabeziarik ez balego; bestela esanda, ez dagoenari darion lurruna poesia da. Ez dagoena argitzen saiatzen baita bera, ez dagoenaren iluntasuna kanpoko azalera ekartzen. Mundua, diotenez, ilusioa da eta poesiak ilusio hori aurkeztu nahi du, eta bere egin. Badira gurea ere baden aldi honetan inork begiratzen ez dituen eta entzuten ez dituen gauzak, ez bereziak direlako, egunerokoegiak direlako baizik. Gure adimena ohiz kanpokotik ohikora joaten da, espero ez denetik espero denera, berezia denetik erabat arrunt denera. Anekdotaren indarra baztertzen da, anekdotikoa delako, eta erabateko garrantzitsutzat hartzen da buruan baizik ez dena, ideien mundua eta bere islatzea. Gabezia, zentzu batez, errealitatearen galera baino ez da. Inguruan dago, eta ez gara beti ohartzen.

Ines Goikoetxearen poesiak errealitatean ez den natura deskribatzen du, irudimenean edo oroimenean baitago. “Neguko hondartza bakartia da, / olatuaren soinuak / bakarrik hausten du / bakardade hori”. Ez dago poesia horretan orainera ihes egiteko saiorik, ezta geroa asmatzeko ariketarik ere. Hitzetara ekarri dena oroimenean itsatsita geratutakoa da. Indar berria hartu du, horregatik, sentimenduek gauza guztiei ematen dieten indar bera. “Dena dago geldirik / eguzkiamets / batean / bildua”. Une batez bederen, sentimenduak ere geldi geratzen dira, hitzetan harrapatuak. Eta sentimenduekin batera, mundua. Gabezia une beteko geldialdia baino ez da, gauza guztiek gelditasunean desagertzeko duten joera. Gero, gauza guztiek beren lehengo formak hartzen dituzte.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak