« Gabeziak | Mitoen magma sortzailea »
Hilpuinak / Joxemari Urteaga / Elkar, 2008
Sei hilketa Javier Rojo / El Correo, 2008-06-14
Joxemari Urteagak sei narrazio argitaratu ditu “Hilpuinak” izeneko liburu honetan. Liburuaren izenburuak berak eskaintzen du bertan aurki daitekeen ideia, ipuin horietan hilketa batzuen istorioak kontatzen baitira, intrigazko narrazioak balira bezala aurkeztuak. Beraz, sei ipuin, beste hainbat hilketari buruzko sei narrazio ditu liburu honek. Baita sei eskualde ere, hilketak Euskal Herriarekin zerikusirik ez duten inguru geografiko desberdinetan kokaturik baitaude gehienetan. Egia esan, honelako istorioak kontatzerakoan sinesgarritasun minimo bat gordetzeko, kontuz ibili behar da kokapenaren kontu honetan.
Horrelako istorio batzuk Euskal Herrian kokatuz gero, faltsuak izateko itxura har dezakete, gure eskualdea den bezalako baita. Baina urrunduz gero, literarioegiak lirudikete halako istorioek, gure irudimenean halako istorioak literatur eskualdeetan baino ez baitira gertatzen. Eta literatur tradizioak eskaintzen ditu eskualde horiek. Idazleak bigarren aukera hori hartu du kasu gehienetan, ipuinetan kontatzen diren hilketen literatur izaera nabarmentzen delarik. Beste era batean esateko, topikoen erabilera kontzientea egin du idazleak, inguru hurbilago batean kokatuta sinesgarritasuna ezinezkoa den momentutik.
Narrazio teknikaren aldetik esan behar da ipuin hauek nahiko tradizionalak direla, istorioak lehenaldian eta hirugarren pertsonan kontatuta baitaude, narratzaile orojakilea erabilita. Ezaugarri interesgarriak bilatuz gero, elipsiaren erabilera aipa liteke. Narrazioetan, zenbait momentutan, hutsune handiak gertatzen dira. Egoerak iradokitzen dira eta, gauzak horrela, literatur topikoak ezagutzen dituelarik, irakurleak hutsune horiek beteko ditu. Edonola ere, efektista samarrak dira, sorpresa eman nahi baitzaio irakurleari ipuinaren amaieran. Irakurlea eskarmentuduna bada, ordea, ez du inolako sorpresarik izango eta uste zuenaren baieztapenaren aurrean baizik ez da aurkituko. Horretan iruditu zait ez duela behar bezala lortu intrigari zor zaiona betetzen. Narratzailea orojakilea izanik, irakurleari azkenean sorpresa eman nahi bazaio, informazioa ezkutatu zaiolako izan da, hau da, narratzaileak, nahita, ezjakinean eduki du irakurlea azkenean halako sorpresa egon dadin. Tira, irakurlea honelako huskeriekin amorratuta jartzen ez bada, denbora pasarako eta dibertitzeko erabil dezake liburua, azken finean horixe baita bere helburua.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi