« Arruntasunari gorazarre | Irakurri »
Aiako / Edu Zabala / Hiria, 2008
Mitoen magma sortzailea Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-06-15
Herri legendak eta haien arrasto mitologikoak, haien atzetik antzeman daitezkeen sinesmen ilunak, mendeetan zehar herri-ipuin, folklore, abesti eta poemetan belaunaldiz belaunaldi transmititurikoak, lehengai iradokitzaileak izan daitezke eta dira fantasiazko sormen literaturarako.
Jatorrizko “magma kiskalgarri likitsak […], itsasoaren ur hotzetan edota atmosferaren baitan, gauzatuz, gogortuz, birmoldatuz joan ziren, etengabe”, Txingudiko badia zelatatzen duten Aiako Harria, Larrun eta Jaizkibel mendiak sortuz bertzeak bertze. Bere historia eratzerakoan, halako magma mental, psikologiko eta mitologikotzat har ditzakegun legendez eta sinesmen zaharrez baliatu da Edu Zabala Aiako eleberri honetan, euskal antropologo, etnologo eta arkeologoek ikerturiko arrasto historiko eta kulturalek guregan piztu ditzaketen fantasiei jarraikiz. Egilearen asmoan, trilogia baten lehen emaitza dugu hau. Brontze eta Burdin aroen arteko mugak, zeltarren eta baskoien arteko kontaktuak, Txingudiko badia eta berau ixten duten hiru mendiak, hainbat mitoren sortzaile izan direnak, horiek ditugu narrazioaren kokapen geografiko eta historiko-kulturalak.
Dena delakoa herri ipuin eta sinesmenei eman nahi diegun balio etnologikoa, are nazionala ere, ezin diegu haien balio antropologikoei uko egin, zentzu unibertsalago batean: azken finean, erlijioak edo filosofiak bezala, gizakiek asmatu eta irudikatu dituzten erantzunak dira, gure bizitzen ziurgabetasunei eta sakoneko ardurei, pasioei, sentimenduei, beldurrei eta piztu nahi izanen genituzkeen itxaropenei. Unibertsaltasun horretan datza fantasiazko genero literarioak lor dezakeen arrakasta, gero zorionez zehaztapen eta erreferentzia kultural lokalagoetan gauza daitezkeenak.
Gustura, oso, irakurri diot Edu Zabalari. Funtsean, gaizki eta ongiaren indarren arteko lehia unibertsalean oinarritu da bere fantasiak eraikitzeko, euskaldunon ustezko herri-kulturan eta sinesmen zaharren arrastoetan gauzaturik. Aiako, gauaren eta ilunpeetako jeinu suntsitzailea dugu, lurpeko leizeetan bizitzera Amalurrek beharturik. Gizakien artean, aztiak eta sorginak gizataldeen eta goiko nola sakoneko indar horien arteko bitartekariak izanen dira, historiaurreko testuinguru ilun eta ezezagun zaigun batean, oso egokia horrelako fantasiak kontakizun bihurtzeko. Txingudiko badiaren kolonizazioak, zeltar etorri berriek egina, bizimodu berrien nahiak piztuko ditu mendietako jatorrizko biztanleengan, euskaldunengan, eta elkarrekin gurutzatzen diren gatazkak eta istiluak sortuko dira, zeltar eta euskaldunen artekoak, bai eta euskaldunen beraien artekoak ere. Gatazketan, bortxa fisikoaz gain, aztien nola sorginen indar magikoek hartuko dute parte.
Bizkorra da Edu Zabalaren estilo narratiboa, ongi antolaturiko eta irakurlea leitzen jarraitzera eramaten duen gertakari ehuntze batean. Generoari dagokion erretorika eta hitz-jario bizia lortu du ene ustez. Ez da bakarrik narrazioaren, gertaeren erritmoak, baita ere prosaren beraren erritmoak eta erregistroak pasarte moten arabera: eztabaidetan, gogoetetan, elkarrizketetan, gatazken deskripzioetan indar eta fenomeno magikoak tartean, giza gaindiko laguntza edo madarikazio eskaeretan, otoitzetan, araoetan… Badaude narrazio fantasiatsu honetan oinarri aberatsak, inork Euskal Herrian oinarrituriko marrazki bizidunetako istorioak garatu nahi izanen balitu.
Lastima, argitaletxeari leporatu beharreko akats errepikakorrak, puntuazio-zeinuetan batez ere, irakurketaren erritmoa zaildu eta itsusten dutenak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi