« Tesia, antitesia eta protesia | Garai hurbilak »
Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia / Jon Kortazar / Labayru, 2001
Pott bandaz Javier Rojo / El Correo, 2002-02-13
Jon Kortazarrek ez du euskal literaturaren munduan aurkezpen handiaren beharrik, aski ezaguna baita literatura aztertzen egin duen ibilbidea, batez ere poesiaren arloan. “Oroimenaren eszenatokiak” deitzen den liburu honetan euskal poesiaren azterketan sakontzen du, 8Oko hamarkadan euskal literaturan eraberritze eta gaurkotze prozesuan berebiziko garrantzia izan zuen Pott bandako zenbait partaideren poesia-lanei buruzko irakurketa eskainiz. Hasi, Atxagaren poesiaren azterketarekin hasten da Kortazar, idazle honengan poesiaren eta zinearen artean dauden harremanak argitzeko. Izan ere, Pott bandako poetentzat zinea poemaren edukiari dagokion erreferentzia baino zerbait gehiago da; zineak poemaren antolaketan eta poesiari buruzko ikusmoldean ere badu garrantzirik, irudien elkarketari esker. Liburuaren beste kapituluak Sarrionaindiaren poesiaz aritzen dira eta honen poemetan agertzen diren eszenatokiak gogorazten dizkigute. Atal hauetan Sarrionaindiaren poesian ispiluek, bidaiek (gai honi buruzko atalak liburuaren gunea osatzen du) eta kartzelak betetzen duten funtzioa azaltzen da. Azken finean, Pott bandako partaide hauen poesia aztertzean, poesia nola irakur daitekeen erakutsi digu Jon Kortazarrek.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez