« Etxea norbera lakoa da | Bizi poza »
Mozorroaren xarma / Asel Luzarraga / Erein, 2007
Bizi mozorroak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-04-18
Duela gutxi, Oteizaren testu bat irakurtzen ari nintzelarik, honako esaldi honekin egin nuen topo: “Sakona den orok zomorroa behar du”. Geroxeago jakingo nuenez, esaldia Nietzschek idatzi zuen, bere forma jatorrian: “Sakona den orok mozorroa maite du”. Aldea dago, “behar” eta “maite” aditzen artean; aldea dagoen bezala Oteizaren eta Nietzscheren artean. Biak ziren, ordea, tragikoak bezain bizi zaleak. Asel Luzarragak, liburu honetan, mozorroaren kontzeptu modernoagoa du, alegia gaur egungo bizimoduak denoi ala ia denoi ezartzen diguna.
Abentura nobela dugu Mozorroaren xarma. Pertsonai nagusiek Interneten bidez ezagutzen dute elkar. Thailandian elkartzekotan geratzen dira. Pertsonaia horietako bat euskalduna da, Zigor du izena, eta ez du bere gelatik ateratzeko ohitura handirik. Ez du gehiago behar, harik eta Thailandiara joateko gogoa pizten zaion arte. Berarekin elkartuko dena emakumea da, Tawi, Thailandiako ministroaren emaztea. Badira beste pertsonaia batzuk, oporretan eta bidaiaren aitzakian aipatutako bi horiekin elkartzen direnak, eta baita emakume polizia bat ere, Zigorren atzetik dabilena. Inor ez da dirudiena, ez errealitatean, are gutxiago pantaila baten atzetik ezkutatzen denean. Pertsonaiek nork bere mozorroa du, bere bizitza, itxurazko bizitzaren azpian, edo barrean, ez jakin.
Pertsonaiak mozorropean daudenez, egoera nahasiak eta nahasleak ugari dira liburuan. Egia esan, komedia baten tankerak hartzen ditu liburuak eta, bera aurrera ahala, amaiera nolakoa izango den aldez aurretik sumatzen da, edo ikusten da. Horretarako dago antolatuta hasieratik liburuaren argumentua, gidoi baten moduan eta, horregatik, irakurlea poliki-poliki espero den amaiera eramaten du. Amaiera, izan ere, abentura nobela bati dagokiona da. Idazketak, testuak berak bainoago, garrantzia du liburuan. Tonu aldaketak ugari dira, testuak bere hartan errenditu nahiko ez balu bezala, bere bidetik segitu nahiko ez balu bezala. Desbideraketa eta norabide aldaketa hauek zentzu ironikoa dute, nola ez, irakurlearen arreta eskaintzeaz gainera, bera pertsonaien tokian jartzeko deiak baitira.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez