Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia / Jon Kortazar / Labayru, 2002
Begira egien berriro masustei: Atxaga eta Sarriren poesia Jose Luis Padron / Bilbao, 2002-02
Orain lau urte argitara emandako Luma eta lurra, Euskal poesia 80ko hamarkadan lanaren haritik dator Jon Kortazarren liburu berria: Oroimenaren eszenatokiak: Pott bandaren poesia (Labayru, 2002). Egileak berak aitortu digun bezala, batez ere, Joseba Sarrionandiaren poesiaren ingurukoa den hausnarketa liburua. Baina erreparatu du Kortazarrek baita Bernardo Atxaga, Pott bandako poesia eta haien poesian agertzen diren sinbolo nagusiengan ere.
Oroimenaren eszenatokiak izenburua jarri dio Kortazarrek liburuari, oroimenak eskaintzen dizkigulako, orain, garai jakin hari begiratzeko betaurreko egokienak, protagonisten eta gizartearen arteko zubia. Eszenatoki bat baino gehiago dago. Lehena zinema da, XIX. mendean lotura handia gertatu zen poesia eta musikaren artean, XX. mendean, aldiz poesia eta zinemaren artekoa, poesia eta irudiaren artekoa nagusitzen da, eta zinemak poesiaren hizkuntza nola aldatu duen aztertzen saiatzen da. Bigarren eszenatokia, ispilua da: sinbolo errekurrentea Pott bandaren poesian, beste errealitate batera igarotzeko baliagarri gertatzen dena, eta horrela igarotzen da egilea ere Atxagaren poesiatik Sarrionandiaren poesiara.
Zubiak dira ere errealismoaren eta sinbolismoaren artekoak, abangoardiak, ispiluak, bidaiak, hormak, Jon Kortazarrek bere azterketarako irizpide nagusi moduan erabiltzen dituenak. Zinemak narrazioari ekarri dion teknika aldaketa, poesia misterioaren agerbidea bezala, hizkeraren esperimentazioa, joera berritzailea edota abangoardiako hizkera poetiko euskalduna asmatzeko ahalegina jarriko ditu Kortazarrek hausnarketaren bidean.
Izan ere, euskal literatura garaikideak eman dituen egile nabarmenekoenen artean, bi horiek, Atxaga eta Sarrionandia, irakurle asko eta askoren eskuetan zein ahotan egoteak, zerbaitengandik behar du izan, eta horretara dator Kortazarren Oroimenaren eszenatokiak, hori ulertzen laguntzera. “Kultura krisialdi horren berri eman zutela uste dut: egia erabatekorik ez dela baieztatu zuten, beraz ondorioa, galdera izan zen —eta da— errealitatera heltzeko bidea, ironiaz baliatu ziren —eta dira— botereaz eta jakintzaz duten mesfidantza agertzeko, metafikzioa landu zuten, mundu harrigarria eratu zuten, eta esploratu nortasun ahularen zirrikituak. Ezer finkoa ez zen garaietan, hizkuntzak errealitatea adierazteko gai ez zela uste zenean, saiatu ziren horri erantzuten. Eta bukatzeko, aurrean nihilismoaren tentaldia zutenean ere, horren aurrean tentsioa erautsi zuten, nahi bada dialektika” adierazi du Kortazarrek.
Euskal literaturaren historiari begirada txikia botatzen dio Jon Kortazarrek, poesiaren funtzioa eta gaia eta helburua eta zein tokitan eta nola eta zergatik ematen den irakasteko. “Zer berri ematen duten gure garaiari buruz aztertzen saiatu naiz, ondoren, poesia horrek, gure poesiak, neurri baten, eta munduko poesiak izan dituzten zenbait bidegurutzeri buruz hausnartzen saiatu naiz, baina kultura krisialdia gertatzen denean, mendebaldean gertatu izan den bezala, badago tentsio bat azaldu beharrekoa: Postmodernitateak arazo larria jartzen die herri minorizatuei, alde batetik, berea eutsi behar dute, abiada handian aldatzen den mundu batean, baina jakin behar dute, era berean, endogamia kaltegarria zaiela. Oso gustura gaude gure esparrutxo kulturalean, baina esparruak mugak ditut, eta ez txikiak. Tentazio autarkikoa hortxe dago, baina ‘baserri globalak’ nahi edo nahi ez, bere eraginak erakutsiko ditu”. Atseginez ulertu ahal da Kortazarren testu gardena eta hurbilaren gakoa.
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez