« Goizuetako Arrukabordeetara bidean | Orokorretik zehatzera eta alderantziz »
Antzararen bidea / Jokin Muñoz / Alberdania, 2007
Oroimena eta bizitza Javier Rojo / El Correo, 2008-03-15
Idazlanaz idazlan ari da erakusten Jokin Muñoz kontuan hartu beharreko idazlea dela, idazten dituen liburuak euskal literaturan aurki daitezkeen idazlanik hoberenen artean aurkitzen direla. Oraingo honetan, “Antzararen bidea” izeneko nobelaren txanda izan da. Nobela honekin azken urte hauetako gai interesgarri eta batzuetan polemiko batekin bat egiten jakin du idazleak, besteak beste, oroimen historikoaz ari baita.
Nobelan, bi hari narratibo desberdin aurki ditzakegu. Batean, Nafarroako herri batean bizi diren hiru gizonen ibilbidea kontatzen zaigu, gaztetxoak direnetik 36ko Gerra Zibila heldu arte. Haien nortasunak oso desberdinak badira ere (idazleak ahalegin berezia egin du hiru pertsonaia horien izaerak zeharo desberdintzen, batzuetan gehiegizko eran), adiskideak dira, eta, Gerra Zibila hastean, galtzaileen taldekoak izatea suertatu zaie. Ahoz aho, batzuetan beldurrez, kontatu izan diren errepresio istorio horietako bat harilkatzen da pertsonaia hauen inguruan, oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginean plazaratzen dena. Ez da ahaztu behar, Nafarroan herra ekintzarik edo gudurik egon ez bazen ere, milaka izan zirela errepresioagatik hil ziren errepublikazaleak eta horrelako gertakariak ezkutatu izan direla luzaro, Nafarroan odola isuri izan ez balitz bezala. Beste aldetik, bigarren hari narratibo bat dugu, gaur egunean kokatua. Horretan, emakume baten eguneroko bizitza ikusten dugu. Semea ETAko kidea du emakume horrek, eta erabiltzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil da. Emakumea konturatu da semea pertsona ezezaguna zela berarentzat. Bere bizitza aurrera eramaten saiatzen da emakumea, seme galduaren minak eta semeak agina eragin zezakeen minak eraso egiten diotela. Bi istorioek bat egiten dute argazki bati esker. Emakumea zaintzen ari den agurearen etxean aurkitutako argazki batek agure horren herrira eramaten du, haren historia ezagutzeko asmoa bultzatuta. Oraingo Euskal Herria eta orduko Nafarroa, bi hari narratiboetako pertsonaiek bizi dituztenak eta gogoratzen dituztenak, maila desberdineko irakurketak eskaintzen dituen testu batean biltzen dira.
Nobela hau irakurtzean, besteen artean, honelako ideiarekin gera daiteke irakurlea: Oroimena berreskuratzeak, egia jakiteak agian ez ditu pertsonak zoriontsuago egingo (ezjakintasunean zoriona omen dago-eta), baina nahitaezkoa da zorrak kitatzea, aurrera jarraitu nahi bada.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui