kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arkitektoa / Txema Garcia-Viana / Euskaltzaindia-BBK, 2007

Arkitektoa Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-02-03

Izenak berak adierazten digu zertaz doan lana. Arkitekturaz, edo hobe esanda, arkitektuaren gaineko thriller bat da, eta hortaz, arkitekturaz baliatuaz misterio baten mataza askatzen saiatzen da egilea.

“Ez dakit zertaz ari zaren, zinez diotsut. Nik ez dut harremanik izan inongo emakumerekin, monasterioko mojekin ez bada, eta eliza-gizonoi dagozkigun kristautasunezko arauen barne beti ere”. Ez nizuke esaldi horrekin zantzurik eman nahi. Ez da egia. Zantzuren bat eman nahi dizut, ez dudana nahi da misterioa zapuztu. Eta uste dut ez dudala egin. Oso aurrera egin beharko duzulako horra ailegatu arte.

Badirudi azken boladotan moda-modan jarri dituztela mota honetako eleberriak. Horixe da kolpera etor litekeen pentsamendua. Baina ez dira hainbeste gai hau hizpide izan dutenak. Eta Arkitektoa lana aurretik ere bazegoen, egon, besterik. Eleberri honen alde esan behar da urrun dagoela bere antzeko eleberriek beste hizkuntzatan izandako oihartzunetik. Eta beharbada hanka-puntetan pasatu dela irakurleen eskuetatik urrun. Eta atsegina da irakurketa, bizkorra, eta hizkuntza aberatsekoa.

“Neure baitan, ordea, jakin-mina gero eta handiagoa zen. Banekien jakin eliza baten eraikuntza baino askoz gehiago zela jokoan zegoena: hiri baten etorkizuna zen, azken buruan, erabakitzen ari zena”. Gonzalo de Montilla da arkitektua, Gaztelakoa, gerora Donostia izango den hirira hurbiltzen dena lan batek erakarrita. Eta bitxia da. Ez zaio arrotza egiten paisaia, ez du ezerk erakartzen. Jendeak, besterik ez. Eta harritu nau horrek. Beharbada 13. mendean horrelakoak ohikoak ziren Donostialdean, eta harrigarriena gaskoi eta euskaldunen arteko bereizketa zen. Eta harritzen nau itsasotik hain urrun dagoen herritar bat itsasoarekin liluratu ez izanak. Baina, seguruen, nire itsasoarenganako lilurak eragindakoa da harridura.

Bidaia labur batean irakurri nuen Arkitektoa. Eta esan egin behar dizut: ez nintzen zorabiatu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak