« Anarkia garbia | Itsas giroko kantuak eta kontuak »
Gainbehera dator dena / Chinua Achebe (Alberto Martínez de la Cuadra) / Alberdania-Elkar, 2007
Gainbehera dator dena Mikel Garmendia / Eizie.org, 2008-10-15
Alde askotatik dugu harri pitxi bat eleberri hau, Chinua Achebe idazle nigeriarrak 1958 urtean argitara emana eta orain euskaraz heldu zaiguna. Oso eskertzekoak ditugu, lehenik eta behin, Alberto Martínez de la Cuadra itzultzaileak hain ezezaguna zaigun Nigerian barneratzeko ematen dizkigun bi tresna: batetik, hitzaurrean berean kokatuko gara bai Nigeriaren idiosinkrasian, bai eta idazlea bera eleberri hau idaztera bultzatutako arrazoietan eta idazlearen beraren ibilbidean ere. Interesgarria, alde horretatik, Chinua Achebek egindako hautua: ingelesez idaztea erabaki zuen —kolonizatzaileen hizkuntzan— baina, hori bai, ingelesean Ibo hizkuntzako hainbat eta hainbat esamolde, hitz eta egitura txertatuz, hizkuntzaren erabilera politikoa gauzatuz, alegia. Eta horixe dugu, hain zuzen, Martínez de la Cuadrak eskaintzen digun bigarren tresna: eleberrian zehar txertatutako Ibo hizkuntzako hitz eta esamoldeen glosategi bat aurkituko dugu eleberria arazorik gabe irakurri ahal izateko.
Garrantzi handia du Ibo kulturan ahozko tradizioak eta horren barruan baita animaliei buruzko sineste eta kontakizunek ere. Hori dena jasoko digu Achebek bere eleberrian. Ibo herriaren bizitza ulertzeko modua, azken finean.
Iboko Umuofia izeneko herrixka batean gertatzen da eleberriko kontakizuna. Bertakoa da Okonkwo, eleberriko protagonista, obsesio bakarra duena: tribuko eta inguruko komunitateetako gerlaririk errespetatuenetakoa bihurtzea. Badira bi gauza inolaz ere eraman ezin dituenak, bere aita izandakoaren ezaugarriak, hain zuzen: alferkeria eta otzantasuna. Lerroz lerro betetzen ditu tradizioak; hainbeste, non etxean hartutako semeorde bat hiltzeko agintzen diotenean zalantzarik gabe hilko baitu. Herritik kanpo eman beharko ditu zazpi urte eta itzultzean sartua ikusiko du jadanik ingelesen kolonizazioa bere herrian. Halaxe topatuko ditu bekoz beko jarriak “mundu zibilizatua” eta “basatikeria”, beti ere mendebaldeko ikuspegitik egindako banaketan. Hona nola mintzo zaigun Achebe bera karia honetara: “Benetan pozik nengoke nire eleberriek (iraganean kokatzen ditudanek batez ere) besterik gabe nire irakurle afrikarrei erakutsiko balie haien iragana, akatsak akats, ez zela soilik izan basakeriazko gau luze bat, zeinetik europarrek salbatu dituzten, Jainkoaren izenean ekinez”.
Egundoko ekarpen polita, beraz, Alberto Martínez de la Cuadraren itzulpen zaindu eta txukun hau, gurea bezala batez ere ahozkotasunean oinarritutako kultura eta mundu-ikuspegi bat, Ibo herriarena, ezagutzeko eta Afrika afrikarren begietatik ikusten hasteko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi