kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Etxearen negarra / Felipe Juaristi / Elkar, 2007

Istorio barregarria Javier Rojo / El Correo, 2007-12-15

Euskal literaturan aritzen diren beste idazle askok bezala, Felipe Juaristik ere aurpegi bikoitza erakusten du bere literatur langintzan. Alde batetik, idazle transzendentala dugu, gizakien egoeran eta izatean arakatu nahi duen idazlea, gizakiaren arimaren arrakaletan zehar begiratuta, arimak ezkutatzen dituen alde ilunak nabarmentzeko asmoz. Felipe Juaristik zenbait nobela eta poema liburu interesgarri idatzi ditu horrela aritzen denean. Beste aldetik, idazle jostalaria dago, ia-ia bere buruari barre egiten dion idazlea. Batzuetan, gazteentzako liburuak idazten ikus dezakegu idazlea, edo, kasu honetan bezala, gazteentzako liburua izan gabe ere, euskal literaturaren merkatu bitxiaren mende dagoen nobelatxo intranszendentala, barre egiteko testu arina. “Etxearen negarra” du izena, eta hasieran gauza asko izan nahi duen testua dirudi: etxebizitzaren bila dabilen pertsonaren buruhausteak kontatzen dituen istoriotxoa (Euskal Herrian etxebizitzek hartu dituzten prezioak ikusita, abentura nobelaren eta are beldurrezko nobelaren bideetatik joan liteke istorioa) edota bikote harremanen lepotik barre egin nahi duen nobela. Edonola ere, umorezko istorio arin bat, irakurri ondoren irakurlearen baitan berebiziko markarik uzten ez duten testu horietako bat. Lehen esandakoa: badirudi honelako testu batekin Felipe Juaristik euskal liburuen merkatuan bere presentzia azaldu nahi izan duela, gure merkatu honetan testu serio eta transzendentalek halako presentzia ezin dutela izan ikusita. Horrelako osagaiak baliatuta, iruditu zait idazleak bere istorioaren hasiera argi zeukala, baina istorioak berak hautatu dituen bideetatik jo duela eta idazleak horri jarraitu besterik ezin izan duela egin. Juaristi eskarmentudun idazlea izan, ordea, eta halako txantxa bat eraikitzean ere, bere zigilua utzi du testuan, idazkeraren aldetik balio interesgarriak agertzen baitira bertan. Izan ere, istorioaren izaera parodogikoarekin batera, idazkera bera baita liburu honetan nabarmentzen den ezaugarria, eta hizkuntzaren bidezko ironiaren adibide hautatutzat har dezakegu. Postmodernitatearen garaiko liburua idatzi du Juaristik, bi ezaugarri horietan ikus daitekeenez, euskal testuen irakurle “nerabetu” askoren gusturako. Eta alde horretatik eman behar zaio bere neurriko balioa liburu honi, denbora-pasa moduan irakurleari ordu pare batez dibertitzeko aukera eskaintzen dio-eta.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak