kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Gu, nafarrok / Xabier Zabaltza / Alberdania, 2007

Sintesia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-12-14

Esan behar da lehendabizi erraz irakurtzen den liburua dugula hau. Saiakera sailekoa izateko ez da gutxi, alegia asko da. Bestalde, gai politikoa ukitzen du eta jakinik gai polítíkoek, gure artean, duten beroa eta berotzeko ahalmena, eskertzekoa ere bada gaia, gutxienik, umore pittin batez hartzea. Ez baita ohikoan erraza izaten edo, behintzat, zaila izaten da halakorik gertatzea. Dena serio demonio hartzen dugun herria baikara, eta gure serio ez hartzea ere oso da serioa, demonio.

Saiakera euskaltzale batek idatzia da, Nafarroan bizi den eta bertakoa sentitzen den euskaldun eta euskaltzale baten ikuspegitík gainera. Aitzin solasarena egiten duen testuan berak bere buruari galdetzen dio, erretorikaren legeari jarraiki, ea abertzale ote ikuspegi hori. Ez naiz ni hasiko abertzaletasunaren definizioa egiten, uste dut abertzalea ere badela, bere erara noski, herri honetan gehienok garen bezala. Gertatzen da Nafarroan abertzale izendapena hartua dagoela eta ezarria ere bai. Gainerako Euskal Herrian ere bai, jakina, jatorri-izendapena balitz bezala.

Nafarroa du liburuak aztergai. Nafarroak beste lurraldeekin, Gipuzkoa. Bizkaia eta Arabarekin bereziki, dituen eta izan dituen harremanak ere bai. Nafarroan bi abertzale klase daudela azpimarratzen da, Euskal Herriarekin lotura nahi dutenak , bateko, eta Espainiarekin nahi dutenak, orain arte bezala, besteko. Ez dira, Zabaltzaren iritzian, hain ezberdinak. Toki askotan gertatzen den kontua dugu hori. Ezberdinak ez izanik, ezberdintzeko aitzakiak bilatu behar hori oso da ezaguna, ez baita salbuespenekoa. Alde. bakoítzak bere banderak ditu gainera, bere sinboloak,.bere ezaugarriak, bestearengandik bereizteko. Euskara, esaterako. Euskararen egoera Nafarroan aztertzen du Zabaltzak, zein den gaurko bilakaera, zein izan beharko lukeen gerorako bidea.

“Nafarroako drama da elkarri bizkarra ematen bizi diren bi nortasunek, ustez kanpoko etsaiak ukatzen badituzte ere, bere buruak ukatzen dituztela”. Sintesiaren beharra ere íkusten du: “Elite espainolistak euskara eta euskal kultura onartzen dituenean eta gutxiengo abertzaleak Espainiaren batasuna ere aukera zilegi bat dela eta gaztelania ere Nafarroako hizkuntza bat dela onesten duenean”. Ez dirudi erraza izango denik.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak