kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gauzen presentzia / Pablo Sastre / Elkar, 2007

Progresoaren kontraesanak aztergai Patxi Sarriegi / Deia, 2007-11-20

Eguneroko errealitatea du ardatz beste behin ere Pablo Sastrek idatzitako azken liburuan. Eguneroko behaketa du hizpide, eguneroko gauzen presentziak sortzen dio larda. Etxea, sala, atea, labana, botila, sua, kutxa, lumak, hitzak, ogia, leihoa, koadroa, ura, loreak, makina, poltsa… denek zerbait iradokitzen diote, objektu denekiko du begirada kritikoa egileak. Denboraren joana ez baita alferrikakoa, ezinbestean. Gauzak asmatu eta sortzea gízakiaren ezaugarrietako bat da. Baina nora garamatza etengabe asmatu eta sortu beharrak? Ez al du inoiz bukaerarik behin eta birritan berritu beharrak? Benetan al da hain beharrezkoa gizakiaren garapenerako? Progresoak ez al du, era batera edo bestera, azken finean, gizakia haren menpeko bihurtzen? Eztabaida sortzeko nahia, jendeari pentsarazteko grina, horixe Sastreren buruhaustea. Hausnarketa, barne hustuketa etengabea nabari zaio egileari. Baita irakurlearekin gogoetok partekatzeko irrika ere. Eta burura datozkion bezala isurtzen ditu liburu osoan zehar frogatzen duenez. Gauzak asmatu eta sortzea gizakiaren ezaugarrietakoa bada ere, progresoaren lasterketa eroak noraino garamatza? Noraino eramaten uzteko prest gaude gizakiok?

Gaur egungo gizarteko bizimoduaren inguruko saiakera liburua da Gauzen presentzia. Zer pentsatua emango diona irakurleari. Horretarako datuak ere erruz ematen ditu egileak, eztabaidarako argudioak indartze aldera. Makinari eskainitako atalean, esate baterako, munduan 28 bat miloi ízango dira traktorea erabiltzen duten nekazariak, 250 milioi abere-trakzioa erabiltzen dutenak; 1300 milioik, berriz, lanerako beren eskuak besterík ez dituzte. Produkzio sistema, ordea, 28 milioi haiei begira dago soilík.

Ibilbide pertsonala burutzen du hausnarketotan, guztiz, Pablo Sastrek. Aurreíritzi ideologiko orotik aldegin nahiko balu bezala. Bere bizipen pertsonaiak dira azaldutakoak, tarteka autoreren baten aipamenak sartzen baditu ere. Egileak, azken batean, oroimina alde batera utzita, kontraesanak kontraesan, noiz bizi (izan) ote garen hobeto deskubritu nahi balu bezala, gaur egun ala orain dela 20 urte? Gauza, objektu askoz ere gehiago ditugu gaur egun, baina benetan askeagoak al gara?

Idazle pentsalaria da Sastre, liburu honetan inoiz baino ageriago, bere perspektibatik eztabaida sorrerazlea. Irakurleak horixe estimatuko dio gehien, horretarako egiten duen ahalegina, hainbatetan iritzi kontrajarriak izango baditu ere. Hizkera ulerterraza darabíl horretarako, tarteka euskalki desberdinetako hitzak baina era ulergarrian. Azken batean, egileak pentsatzen duena, pentsatzen duen bezala irakurleari iristaraztea baitu helburu, ahal izanez gero lehenengo irakurketan uler dezan.

Hauxe gakoa! Progresoak ezinbestean ekarriko al dio gizarte eta gizakiari ongizatea? Esate baterako, munduko populazio erdia da telefonoa inoiz ere erabili ez duena oraindik, telefonoz inoiz ere hitz egin ez duena. Nolako progresoan sinesten dugu? Aukera paregabea eskaintzen digu Sastrek inguruari begiratu eta gogoeta egin dezagun. Ondoan ditugun tramankulu asko eta asko, hobeto bizitzeko baino menpeko eta kalteko ez al zaizkigu sarri bihurtzen?

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak