« Praktikoa | Kontatu edo hil »
Goizalbaren argitan / Pello Otxoteko / Erein, 2007
Goizalbaren argitan Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-10-28
Maitasuna izan da eta da istorio guztietako ardatza. Are gehiago, literaturan edota zineman ematen diren istorio denak maitasunaren gainean aritzen dira. maitasunak aurpegi asko dituelako. Hamaika guztira. Ez dakit Pello Otxotekoren poema liburu honetan izan litezkeen maitasun denak ote dauden, baina asko badaudela bai.
“Zurekin adberbio guztiak iraganean ahantzita utzi nituen. Zurekin, gozotasun guztiak Samintasunaren orekan irentsi nituen. Zurekin, negar-zotin guztiak Eguneroko diosal bihurtu nituen”.
Badira zenbait olerki maitasunez beterikoak, hau da, aurpegi ezberdinak agertzen dituenekoak. Hasi zoriontsu hasten dira, erromantikotasunaren bidetik, eta gero, aldrebestu egiten da.
“Maitasuna Eguneroko elkarbizitzaren zirrikituetatik Igarotzen den arnasa artean aurki dezakegu. Maitasuna aurki daiteke Baina nekez, abiatu ezean”.
Batzuetan hoztasuna nagusitu dela begitandu zait, distantzia ikaragarria aurkitu dut idazle eta idatziaren artean. Seriotasuna gailentzen da, eta ez dakit zelan deskribatu baina suminduratik idatzia dirudi.
Argi eta ozen esan daiteke maitasunari eskainitako liburua dela, maitasunaz diharduela eta maitasunak eramaten zaituela. Baina inork ez dezala pentsatu olerkari erromantikoek amodioari kantatzen zioten zantzurik aurkituko duenik, horrelakoak oso gutxi izango direlako.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi