kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Azken gutuna eta beste / Vassili Grossman (Felipe Juaristi) / Erein, 2005

Gizatasuna, sen eta patu Inma Errea / Diario de Noticias, 2006-02-03

Zerk definitzen ditu gizon-emakumeak? Zertan bereizi pertsonak gainerako animalietatik? Garai batean diferentzia arrazionaltasunean datzala esaten zen. Baina, zer gertatzen da pertsonek arrazionaltasunaren izenean, izaki adimengabeek inolaz ere egingo ez lituzketen izugarrikeriak egiten dituztenean?

Vassili Grossmanek horretaz jardun zuen Bizia eta patua bere liburu inportanteenean. Horretaz ari da Felipe Juaristik itzulitako liburu honetan, non Bizia eta patuan bertan argitara emandako bi kontakizun —Azken gutuna eta Ikonnikoven gutuna— biltzen baititu, beste inongo liburutan jaso gabea den Ama Birjina Sixtotarra izenburukoarekin batera.

Hiru kontakizun, eta gai bat eta bera, modu diferentetan jorratuta. Azken gutuna bihotzaren mindura abiapuntu harturik idatzitako kontaera da, naziek hil behar duten ama judu batek semeari idazten dion azken gutunarena, alegia. Grossmanek ez zuen zertan behartu izan haren irudimena, ipuin hori idazteko, ama judua baitzuen, eta naziek hil baitzuten. Kontakizun horretan irakurlea harritzen duena, ordea, ez da hainbeste alditan entzun ditugun gertaera tristeen deskribapen negartia, azken gutun hori ez baita negar eta aieruetan oinarritzen, baizik eta muturreko egoeretan gizon-emakumeon portaeren azterketa zorrotzean. Ez da, ezta ere, juduen aldeko aldarria, Grossmanek ez baititu pertsonaiak heroi edo zital gisara aurkezten, biktima edo borrero, eta biktimen gorazarrea ere ez du egiten. Finean, gizatasunaren berri baino ez digu ematen Grossmanek.

Ikonnikoven gutuna kontaerak, ordea, nolabaiteko jarraipena ematen dio aurrekoari. Azken gutuna kontakizunean hiltzera doan emakume baten gogoetak erakusten dizkigu egileak, eta beste honetan berriz kontakizuna bera da gogoeta, eta aldarria. Ontasunari buruzko ideia sakon eta ezohikoak azalduta, pertsonen senaren aldeko aldarria da, baina aldarri lurtarra, errotikoa, Grossmanen iritziz gizatasuna ez baitatza ideologiek edo erlijioek proposatutako jokamolde eta sentimendu zintzoetan, baizik eta gizon eta emakumeen sen kasik aldagaitzean, egoera okerrenetan ere haien kideenganako keinu lagunkoi ñimiño bat pizteko gauza den horretan, alegia.

Ama Birjina Sixtotarra artelan baten azterketa da, baina ez azterketa plastiko hutsa; ez, ariketa estetiko soila. Hor ere Grossmanen kezka gizon-emakumeak baitira, pertsonak. Vassili Grosmanek emakume eta gizonen historia ikusten du Rafaelen koadro batean, non Ama Birjina eta Jesus haurra azaltzen baitira. Haien irudietan idazleak laburbilduta ikusten ditu mundu honen historian barna pertsonek orok, gizon-emakume helduek, zaharrek zein haurrek orok, alegia, jorratutako ibilbideak, pairatutako sufrimendu eta nekeak, bai eta bizitzeko bozkario garaiezina ere.

Oro har esan daiteke Vassili Grossmanena giza-krudeltasunaren kontakizuna dela, eta, aldi berean, pertsonenganako erabateko esperantzarena ere bai..

Felipe Juaristik, hiru kontaketa hauek itzultzeaz gain, Grossmani buruzko erreferentziak ere jaso ditu liburu honetan, eta hori bereziki eskertzekoa da, argia ematen baitie kontakizunei, haien testuingurua egoki zedarritzen duelako.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak