« Belarraren ahoa edo irudimenaren mintzoa | Inkomunikazio-komunikazioa »
Anne Franken egunkaria / Anne Frank (Josu Zabaleta) / Erein, 2004
Gazte literatura baino haratago Ander Irizar / Diario de Noticias, 2005-05-02
Ereinen “Oroimenean barrena” sailean heldu zaigu, Josu Zabaletak itzulita, Anne Franken egunkaria klasikoa. Lehen ere bazen zati bat euskaraz emana: De Rijk euskalari holandar ezagunak, liburuari zirraragarria iritzita, Mari Karmen Garmendiarekin batera Egan aldizkarian argitaratu zuena (1962).
Hitlerren erregimenari ihesi, 1933an Holandara aldatutako familia judu bateko alaba gazteena zen Anne Frank. Hamahiru urte bete zituen egunean gurasoek egunkari bat oparitu eta han idazten hasi zen Anne gaztetxoa. Aste batzuk geroago, juduen jazarpena zela-eta, familiak ezkutuko etxe batean gordetzea erabaki zuen gerra amaitu arte. Horrela ezkutatuta egongo ziren, bi urte inguru, bost pertsona nagusi eta hiru gazte. Egunkarian bitarte horretako bizipenak jasotzen dira. Haurtzarotik heldutasunerako bidea egoera horretan egitea egokitu zitzaion neskatoari. Hasieran gertaeren aipamen soila egiten bada ere, egunkarian aurrera egin ahala, gogoetak sakonagoak dira, ikuspegiak zorrotzagoak. Egoeraren gogorrak izango zuen eragina, zalantzarik gabe, Anneren bilakaeran, baina txundigarria da, hala ere, zer-nolako buru-argitasuna, kritikarako gaitasuna, ikasi-gosea eta heldutasuna erakusten dituen Anne gazteak. Aurkituko du batek baino gehiagok ikasbiderik.
Egunkarian idatzitakoak beretzat baizik ez ziren hasieran, baina 1944ko udaberrian erbesteko holandar gobernuko hezkuntza ministroak Ingalaterratik irratiz eginiko hitzaldi batek bultzatuta, argitaratzeko aukera ikusi eta ordu arte egunkarian jasotako oharrak eta gutunak berridaztea erabaki zuen idazle gazteak. Lanari serio heldu eta hamar astean 324 orri solte idatzi zituen. Ezkutatutakoak, norbaitek salatuta, 1944ko abuztuaren 4an atxilotu zituzten. Haien babesleek, ordea, aurkitutako testu guztiak gorde eta, urtebete geroago, zortzietatik bizirik geratu zen bakarrari eman zizkioten, Anneren aitari. Otto Frankek, zalantza askoren ondoren, alabaren asmoa betetzea erabaki zuen. Horrela, jatorrizko bertsioa eta Annek berak egokitu eta zuzendua oinarri hartuta, hirugarren bertsio laburrago bat prestatu zuen. 1947ko argitalpen hura izan zen liburu hau mundu osoan zabaltzeko balio izan zuena. Orain heldu zaigun bertsioa 1991n prestatu zen, eta orain arte ezagutzen zen testua baino laurden bat luzeagoa dugu. Gainera, 1998an, ezagutzen ez ziren egunkariaren bost orrialde azaldu ziren, eta zati horiek eragindako aldaketak ere jasota geratu dira argitalpen honetan.
Josu Zabaletak euskara egokian, eta sinesgarrian —ez da meritu txikia—, eman du Anneren egunkaria. Itzulpenerako, ez da jatorrizkotik abiatu, nederlanderazkotik alegia; beste hiru itzulpen hartu ditu oinarri: ingelesezkoa, frantsesezkoa eta gaztelaniazkoa. Ez da samurra izaten, ez, horrela lan egitea, baina bai komenigarria ezin bada jatorrizkotik zuzenean itzuli. Egokia da, halakoetan, erabilitako itzulpenak aipatzea, honetan egin den bezala. Aitzakia gutxi, beraz, gazte literaturaren mugak gainditzen dituen klasiko honek.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza